Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Argitalpen-data: 2013/06/06

Bitartekorik gabeko 5.307 lagunek baliatu dute doako justizia 2012ko bigarren seihilekoan

Jaurlaritzak 4,7 milioi euro bideratu zituen 2012ko bigarren seihilekoan, bitarteko ekonomikorik gabeko 5.300 pertsonak baino gehiagok justiziara sarbidea doan izan zezaten.

 

Hain zuzen, iazko uztailetik abendura bitartean partida 4.725.201,14 eurokoa izan zen, Eusko Jaurlaritzaren aburuz gizarte-zerbitzu oinarrizkoenetakoa den hori babesteko. Hala, 5.307 espediente judizialek baliatu dute diru-partida hori.

 

Orientabide Juridikoko Zerbitzuetara eta Doako Asistentzia Juridikora jo zuten gehienak familiako lehen auzialdiko epaitegiak izan ziren; hain zuzen ere, 1.955. Ondoren, ohiko zigor-epaitegietakoak: 1.690 espediente.  Eta jarraian auzialdi zibilen ingurukoak (792), administrazio-auzigaiak (259) eta atzerrikoak (225).

 

Lurralde historikoen arabera aztertuta, %45,9ko espediente judizialak Bizkaikoak ziren, guztira 2.441. Ondoren, Gizpuzkoa: 1.538 espediente. Eta azkena, Araba, 1.328.