Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa

Deskribapena


Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa sortzeko helburua da informazio guztia, iraunkorra, integratua eta eguneratua izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan diharduten kontrol eta egiaztapenerako erakundeei buruz. Erregistro hau 17/2008 Legearen garapenean sortzen da. 

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan nekazaritzako kalitate bereziko elikagaien kontrol- edo egiaztapen-jarduerak hasi behar dituzten kontrol eta egiaztapenerako erakundeek Egiaztapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) kreditatuta egon beharko dute, eta bere jarduera hasi baino lehenago Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan jakinarazpen bat aurkeztu beharko dute.

93/2011 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa sortzen eta arautzen duena.

Aldez aurreko jakinarazpena (DOC, 330 KB)

Aldez aurreko jakinarazpena aurkezteko lekua:

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz


Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)