Memoriaren Plaza ekimena

Proiektua

Helburuak

Memoriaren Plaza ekimenaren bidez, herritarrak gonbidatuta daude haien testigantza ematera, haien ekarpenari esker memoriaren puzzlea osa dadin, demokratikoki eta era partekatuan. Hiru formatu desberdin eskaintzen dira:

  1. Emozioak, 7 segundoko formatuetan. Telefono mugikorrarekin, zazpi segunduko bideoak jasotzeko gonbidapena, lehenengo planoan pertsona nagusien begitarte isila jasotzea. Pertsona baten aurpegia bere memoriaren argazkia da.
  2. Testigantzak, 2 minutuko formatuan. Telefono mugikorrarekin, bi minutuko bideoak jasotzeko gonbidapena, herritarren memoriari lotutako bizipenen edo oroitzapenen lekukotzak jasoz.
  3. Proposamenak, 1.000 karakteren formatuan. Memoriaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen inguruko politika garatze aldera modu positiboan idatzitako proposamenak bidaltzeko gonbidapena; gehienez ere, 1.000 karakteretan laburbilduta.

Ekarpen guztiak telefono mugikorraren bidez bidali ahal izango dira eta www.memoria.eus webgunean ikusi.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/16