Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egiteko prozedura

Xehetasunak

Dokumentu horrek, besteak beste, eragindako instalazioak hiru multzotan banatzen ditu, jardueraren eta a priori lurzorua kutsatzeko eragiten duten arriskuaren arabera. Gainera, multzo horietako bakoitzerako, lurzoruaren kalitatearen gaineko aipatutako atariko txostenaren edukia zehaztu da.

I. taldea

  • Azterketa historikoa, Lurzoruaren kutsadura ikertzeko gidaliburu metodologikoetan deskribatu bezala
  • Ingurune fisikoaren deskribapena, Lurzoruaren poluzioa ikertzeko gidaliburu praktikoan deskribatu bezala
  • Tokian tokiko egiaztapena
  • Lurzoruari kalte egiteko arriskuaren zehaztapena, kutsadura iturri bakoitzari lotuta
  • Lurzoruaren kalitatearen ebaluazio kualitatiboa
  • Kokalekuaren eta lurzoruko kutsadura gune posibleen kalifikazioa
  • Neurri proposamena

II. taldea

  • Azterketa historiko laburra
  • Ingurune fisikoaren deskribapen laburra
  • Tokian tokiko egiaztapena
  • Lurzoruari kalte egiteko arriskuaren zehaztapena, kutsadura iturri bakoitzari lotuta
  • Lurzoruaren kalitatearen ebaluazio kualitatiboa
  • Kokalekuaren eta lurzoruko kutsadura gune posibleen kalifikazioa
  • Neurri proposamena

III. taldea

Lurzoruaren kalitatearen gaineko atariko txostenaren norainokoa eta edukia, lurzoruakutsatzeko arriskua eragiten duten jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatu deklaratzeko irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuari jarraiki.