Lur-zoruaren Eredu Digitalean oinarritutako Euskal Autonomi Erkidegoko norantza mapa (25m x 25m). 2016.urtea

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

25m-ko pixela duen Norantzen mapa rasterra, metro bateko bereizmena duen 2016ko Lur-zoruaren Eredu Digitalean oinarrituz sortu da. Norabide balioa gradutan adierazten da, 0ºtik 360ºra eskuin-birakari, eta bektore formatuko norantza mapak, puntu kardinal nagusiak adierazten ditu: N,NO,NE,S,SO,SE,O,E, Laua.

LEINUA: 25m-ko pixela duen Norantzen mapa rasterra, 2016ko Lur-zoruaren Eredu Digitalean (1m x 1m) oinarrituz sortu da. Mapa rasterraren 25m-ko pixel bakoitzeko maldaren norabidearen arabera norantza kalkulatzen da eta norabide balioa gradutan adierazten da, 0ºtik 360ºra erloju-orratzen norantzan. Mapa raster honetan oinarrituz bektore formatuko norantza mapa sortzen da, puntu kardinal nagusiak adieraziz: N,NO,NE,S,SO,SE,O,E, Laua. Erreferentzi sistema geodesikoa ETRS89a, Espainiako sistema ofizial bezala hartuta Uztailaren 27ko 1071/2007 Erreal Dekretuan oinarrituta eta 30. eremuko UTM koordenatu erreferentzi sisteman (Universal Transversa de Mercator proiekzioaren araberakoa).

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.