Lehendakaritza

Lehendakaritzaren egitura eta funtzioak

11. Legealdia (2016-2020)
Inprimatu

Titularra: Iñigo Urkullu Renteria

NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945017900 Ext. 17900
Faxa: 945017830

ORGANIGRAMA
Jaurlaritzaren Lehendakaritza Inigo Urkullu Renteria
  Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Miren Edurne Erezcano Bustinza
  Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia Jesús María Peña Martínez
  Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza Juan Manuel Castilla Albisu
  Araubide Juridikoaren Zuzendaritza Nieves Martínez de Antoñana Blanco
  Koordinaziorako Zuzendaritza Juan Luis Diego Casals
  Zerbitzu Zuzendaritza María del Yermo Urquijo Elorza
  Komunikaziorako Zuzendaritza Iñaki Bernardo Urquijo
  Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Luis María Petricorena Arbelaiz
  Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia María Ángeles Elorza Zubiría
  Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Leyre Madariaga Gangoiti 
  Europako Gaien Zuzendaritza Mikel Antón Zarragoitia 
  Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza Gorka Alvarez Aramburu
  Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza Marta Marín Sánchez
  Euskadiren Argentinako Ordezkaritza (Mercosur) Sara Pagola Aizpiri 
  Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza Rafael Manuel Kutz Garaizabal 
  Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza Ander Caballero Barturen 
  Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza Ibon David Mendibelzua Madariaga
  Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia Jonan Fernandez Erdocia
  Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Mónica Hernando Porres
EGINTZA ARLOAK

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren arabera, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lehendakaritzari:

  1. Lehendakariari laguntza ematea Jaurlaritzaren jarduera planifikatzen eta koordinatzen; halaber, Gobernu Programa eta horren plan estrategikoak bultzatzea eta horien jarraipena egitea.
  2. Jaurlaritzaren bozeramailetza.
  3. Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika.
  4. Parte-hartze soziala eta herritarrentzako informazio zuzena, multimedia- eta komunikazio-teknologia berriak bultzatuz.
  5. Gizarte- eta erakunde-harremanak.
  6. Euskadiren ordezkaritza- eta proiekzio-politika kanpoan.
  7. Jaurlaritzaren politika gai hauetan: Europako gaiak, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza, eta euskal gizataldeak eta euskal etxeak.
  8. Garapenerako lankidetza.
  9. Generoaren aukera-berdintasunerako politika.
  10. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzendu eta koordinatzea.
  11. Giza eskubideak eta bizikidetza sustatzea.
  12. Biktimen eta memoriaren politikak zuzendu eta koordinatzea.
  13. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  14. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.
ORGANO KOLEGIATUAK ET BESTE ADMINISTRAZIO ATALAK
  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua, Lehendakariaren apririlaren 8ko 49/2014 Dekretua arautu duena (EHAA 76; 14-04-23).
  2. Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea, abuztuaren 31ko 127/2007 Dekretuak arautua (EHAA 178; 07-09-14).
  3. Kanpo Harremanetarako Erakunde Arteko Batzordea, martxoaren 18ko 52/2008 Dekretuak arautua (EHAA 75; 08-04-21).
  4. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak arautua (EHAA 90; 95-05-15).
  5. Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea, Garapenerako Lankidetzari buruzko 1/2007 Legeak sortu eta martxoaren 24ko 71/2009 Dekretuak  arautua (EHAA 64; 09-04-2).
  6. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua, Garapenerako Lankidetzari buruzko 1/2007 Legeak sortu eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuak arautua (EHAA 188;08-10-2).
  7. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua, ekainaren 19ko 4/2008 Legeak sortu duena (EHAA 124; 2008-07-01) eta maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuak arautzen duena (EHAA 95; 2016-05-20).
  8. Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordea, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearen bidez sortua eta azaroaren 22ko 237/2011 Dekretuaren bidez arautua.
  9. Bake eta Bizikidetza Planaren Aholku Batzordea, uztailaren 29ko 157/2014 Dekretuak arautua.
  10. Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea, ekainaren 28ko 96/2016 Dekretuak sortu eta arautua.
ERAKUNDE AUTONOMOAK ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK
  1. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea erakunde autonomoa
    • Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea administrazio-erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legean ezarritakoaren arabera (EHAA 45;88-03-04).
    •  301/1988 Dekretua , abenduaren 13koa  Emakunde erakundearen antolaketa eta ihardutze-egitura ezartzen duena (EHAA 240; 88-12-23)
    •  119/2006 Dekretua, ekainaren 13koa, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Defentsa Erakundearen antolakuntza eta funtzionamenduaren Araudia onartzen duena (EHAA 123; 06-06-29).
    • 3/2012 Legea, otsailaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko Legea aldatzeko dena (EHAA 42;12-02-28)
    • 6/2014 Dekretua, otsailaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua aldatzeko dena (EHAA 35; 2014-02-20).
  2. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, erakunde hori sortzeko 5/2008 Legean ezarritakoaren arabera (EHAA 131; 08-07-10).
  3. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua administrazio mailako erakunde autonomoa Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikita dago Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez, institutu hori sortzeko den azaroaren 27ko 4/2014 Legean ezarritakoaren arabera (EHAA 230; 2014-12-02).
ERREGISTROAK

Euskal Etxeen Errolda

  • (7. Art. )  8/1994 Legea , maiatzaren 27koa , Autonomi Elkarteaz Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko harremanetarakoa (EHAA 111; 94-06-13).
  • 318/1994 Dekretua,uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkartetik kanpora dauden Euskal Etxeak aitortu eta erroldatzea arautzen duena. (EHAA 162; 94-08-26)
  • 106/1996 Dekretua, maiatzaren 14koa, Euskal Autonomi Elkartetik Kanpora dauden Euskal Etxeak aitortu eta erregistratzeko araubidea ezartzeko Dekretua aldatzeko dena. (EHAA 104; 96-05-31)