50. Lurzoruaren Kutsadura Prebenitu eta Zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea aldatzen duen Lege-proiektua.

Legearen proiektua elaborazioan (2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Legea egokitzea, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpeneko prozedurak arintzeko xedearekin.

Beste helburu batzuk:

a)      Alde batetik, berriro zedarritzea zein kasutan den galdagarria lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpeneko prozedura, eta, bestetik, betebehar malguagoak ezartzea lurzorua kutsatzeko probabilitate gutxiago duten jardueren gainean. Gainera, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpeneko prozedura sinplifikatzea.

b)      Lurzorurako jarduera eta instalazio potentzialki kutsagarriaren kontzeptua zehaztasun handiagoz zedarritzea, eta jarduera eta instalazio horiei buruzko eranskina berrikustea eta aldatzea, 9/2005 Errege Dekretuaren edukira doitzeko. Urtarrilaren 14ko Errege Dekretu horren bidez, lurzorurako jarduera eta instalazio potentzialki kutsagarrien zerrenda ezartzen da, bai eta lurzoru kutsatuen adierazpena egiteko irizpide eta estandarrak ere.

c)        Eta, azkenik, otsailaren 4ko 1/2005 Legeko eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuko prozeduren eta hirigintza-antolamenduko lantresnak onartzeko prozeduren artean dagoen elkarreraginak planteatzen dituen arazo praktikoak ebaztea.

Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Sektore pribatua: lurzorurako potentzialki kutsagarri diren jardueren titular diren enpresak eta herritarrak.
  • Herritarrak: lurzorurako potentzialki kutsagarri diren jarduerak jasan dituzten lurzoruen jabeak.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2010/05/172010/05/27Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2010/05/272012/02/10Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea.2012/02/102012/04/24Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Ikusi2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2012/04/252012/10/31Hasita
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2012/11/012012/11/09Hasi gabe
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2012/11/102012/12/04Hasi gabe
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/12/052012/12/31Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/14