[27] - Euskal autonomia erkidegoko Poliziari buruzko Legea aldatzeko Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruko 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, aldatzea, polizia- eredua sendotzeko, zerbitzuaren beharrak ondo bete daitezen prozedura azkarrak ezartzeko, funtzionarioen eskubideak bermatuta, eta poliziaren zerbitzua eraginkorra eta efikaza izan dadin behar diren mekanismoak jasotzeko

Beste helburu batzuk:
  • Poliziaren Etikaren Kode Europarra jasoz eta polizia-zerbitzua hobetzeko eta ebaluatzeko eta kontuak emateko mekanismoak ezarriz, polizia-eredua sendotzea. Batzorde hibrido bat sortzea, autonomia funtzionala izango duena, polizia-jardueretako praktika onak aztertu ahal izateko eta kexak tratatzeko mekanismoak indartu ahal izateko.
  • Hautatzeko eta sartzeko mekanismoak sendotzea eta berdintasun planak eta emakumeen aldeko ekintza positiboko neurriak jasotzea, Europako Erkidegoetako jurisprudentziak lege-neurriei, proportzionaltasunari eta arrazoizkotasunari buruz ezartzen dituen eskakizunen kontra jo gabe.
  • Barne-promozioa sendotzea, promozio horretarako eragozpenak desagerraraziz, lanbide-karrera arautzea eta lanpostuak betetzeko mekanismoak sendotzea.
  • Polizia-jardunari buruzko egokitzapenak jasotzea, adinaren ondorioz egiten direnak, edo funtzio polizialaren eginkizunak betetzeko berezko gaitasunak gerora galdu izanaren ondorioz, eta betiere funtzionarioen osasuna babesteko eskubidearekin bat etorrita Halaber, langileen babes soziala, oinarrizkoa zein osagarria, ezartzea eta bereziki kontuan hartuta administrazioek langileen baldintza psikofisikoak, laneko osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa zaintzeko obligazioa dutela
  • Legean jasotzea kondekorazioak eta ohorezko sariak emateko erregimena, eta diziplina- erregimena enplegatu publikoen erregimen orokorrera gerturatzea.
  • Udaltzaingoek udal agintariak babesteko eginkizunak bete behar dituztenean, udalerritik kanpo jardun behar duten kasuak aurreikustea, udaltzaingoko lanbide-egitura Ertzaintzakoa bezalatsu jasotzea. Bereziki, udaltzaingoko buruei dagozkien kategoriak, biztanleria edota kidegoa osatzen duten pertsonen kopurua kontuan hartuta. Eta aguazilaren figura arautzea udaltzaingoa ez duten udalerrietarako; eta mugikortasun- agentearena, hirigunean zirkulazioa  arautzeko.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionarioak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoak dituzten administrazio publikoak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko bigarren lauhilekoan

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: