[23] - Euskal Autonomia E rkidegoko Kirolari buruzko 14/98 Legea eguneratzeko Legea

Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Autonomia Estatutuko 10.36 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak kirolaren arloko eskumen esklusiboa du. Eskumen hori gauzatzeko, Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea onetsi zuen Eusko Legebiltzarrak.

2018 urtean, 20 urte bete dira legea onartu zenetik, eta, ordutik, asko aldatu da gure gizartean kirola egiteko ikuskera.

Gogoeta sakona egiteko beharra ikusi da sektoreko agenteekin; alde batetik, legearen egungo alderdiei buruz, bai funtzionatu dituzten puntuen gainean bai garapena izan ez duten artikuluen gainean. Beste alde batetik, gogoeta egitea gizartean hurrengo 20 urteetan egin nahi da jarduera fisikoaz eta kirolaz, gure asmoa baita garaiekin bat datorren, eta egungo itxaropenak eta beharrak jasoko duen legea egitea.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Kirol-federazioak.
  • Kirol-klubak eta -elkarteak.
  • Kirolariak.
  • Zerbitzuen eta  kirol-ekipamenduen enpresa  kudeatzaileak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kirolari buruzko gaiak irakasten dituzten unibertsitate eta lanbide-heziketako zentroak.
  • Kirol-enpresak.
  • Foru aldundiak.
  • Udalak eta Eudel.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko hirugarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasita
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta

Azken aldaketako data: