[22] - Euskal Kultura ondareari buruzko Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal kultura-ondasunari heltzea modu integral eta osatuago batean, jarduteko eremu hauek bereiziz: ondare higiezinak, higigarriak eta immaterialak. Guztira, hamahiru kategoria desberdintzen ditu: sei, kulturako ondare higiezinen kasuan (monumentu-multzoa, eremu arkeologiko edo paleontologikoa, leku historikoa, kultura paisaia eta lorategi historikoa, eta kultur ibilbidea); bi, kulturako ondare higigarriei dagokienez (banakako ondare higigarria eta ondare higigarrien multzoa); eta bost, kulturako ondare immaterialen kasuan (kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak, ikuskizunaren arteak, gizarte-ohiturak, errituak, jai-ekintzak, artisautzari lotutako jakintzak eta teknikak; elikatzeko moduak eta sukaldaritza sistemak).

Beste helburu batzuk:
  • Babes-mailen eredu zabalagoa agintzea, zeinak hobeto egokitzen baimenduko duen babestu beharreko ondasunaren kultura-balioen eta horren balorazio egokiaren arteko oreka , etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko.
  • Irizpideak argiago garatzea, zeinek kultura-ondasunen kontserbazioarekin, errekuperazioarekin eta balioa azpimarratzearekin lotutako jarduerak zuzenduko dituzten.
  • Sustapen-neurriak arautzea, zeinek kultura-ondasunen jabetzako pertsona fisiko edo juridikoei lagunduko dieten lege hau betetzetik etorritako betebeharrei erantzutzeko.
  • Gobernantzaren organo eraginkorragoak sortzea, erakundeen arteko koordinazioa eta agente sozialen parte hartzea lantzean.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:

  • Kultura-ondasunen titularrak. Pertsona fisiko eta juridikoak, publikoak eta pribatuak izan daitezke.
  • Foru-aldundiak: Kultura ondasunen kontserbazioaren eskumenak dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak araututako babes-araudia betearazteko ardura dute.
  • Udalak: Hirigintza-antolamenduaren bitartez babesten dute kultura-ondarea, batez ere, eraikitako kultura-ondarea.
  • Lurralde-antolamenduan eta ingurumenean eskumenak dituzten administrazio publikoak: Kultura-ondarearen babesean eragina dituzten arauak eta jarduteko tresnak garatzeko eskumenak  dituzte.
  • Profesionalak eta ikertzaileak: Azkenak gero eta sartuago daude unibertsitate-eremuan. Hori dela eta, ezagutza aditua duen kolektiboa da, hain zuzen, kultura-ondarearen kudeaketarekin lotutako ezagutzaren diziplina anitzetan.
  • Kultura elkarteak eta herritarrak: Kolektibo hau osatzen dute kultura-ondarea defendatzen dutenek interes publikoaren ondasun gisa.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko lehenengo lauhilekoan.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: