[21] - Euskal Hezkuntza Legea

Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Hezkuntza Legearen helburua Euskal Hezkuntza Sistema arautzea da, EAEn kalitate, ekitate eta eraginkortasun printzipioetan oinarritutako hezkuntza sistema bateratua eraikitzen lagunduko duen markoa ezarriz, gizarte-kohesioa eta herritar aktiboak sustatuko dituena, eta ikastetxe publiko zein itunpekoen identitatea eta izaera propioa errespetatuko dituena.

Gainera, Eukal hezkuntza sistemaren kalitatean aurrera egiten eta sakontzen lagunduko duen legea izan behar du, egungo edo etorkizuneko gizartearen eta testuinguruaren behar pertsonal, sozial, akademiko eta laboralekin bat eginez, eta aldi beran Europako hezkuntza espazioan txertatuta.

Gernikako Estatutuan aitortuta ditugun hezkuntza-eskuduntzen garapen propioan mailarik gorena iristea ahalbidetuko duen legea, Euskal Hezkuntza Sistema indartzea eta egonkortzea erraztuz.

Horrela bada, Estatutuaren 16. artikuluak dioenez, “Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149-1-30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke”.

Aipaturiko berezitasun hori, adostasun politiko eta sozial zabalez onartu zen otsailaren 19ko 1/1993 Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen azalpenean ere jasotzen da. Lege honek Zioen Adierazpenean nabarmentzen du Euskadik hezkuntza arloan dituen eskumenen jatorri berezi hori. Horri gehi dakioke Autonomia Erkidego honek hezkuntza sistemak aintzat hartu beharreko ezaugarri kultural propioak dituela, bai eta bi hizkuntza ofizial ere, zeintzuen garapenean lagungarri izango baiten.

Era berean, gure hezkuntza sistemaren berezitasunez arduratuko den legea ezartzea ere bada helburua, sistema honen beharrei era egonkor eta iraunkorrean erantzuna emateko beharrezko diren tresnekin, sistemaren beraren onerako eragingo duten elementu berritzaileekin: hala nola, autonomia, eleaniztasuna, formazioa, teknologia berriak, sareak, materialak, hezkuntza- antolakuntza… eta bizialdi osoko ikaskuntzarako oinarriak ezarriko dituena, Ezagutzaren Gizartearen garapenean ekarpen aktiboa eginez horrela.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Hezkuntza Eragileak (Patronalak, Familiak, Guraso Elkarteak),
  • Hezkuntza  Sindikatuak,
  • Ikasleak,
  • Eragile sozial eta politikoak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko hirugarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea ---
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasita
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta

Azken aldaketako data: