[18] - Laguntzen araubidea arautzen duen Legea

Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

  • Laguntzen eta dirulaguntzen araubide orokorra Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko gai moduan berariaz  erregulatzea.
  • Administrazioaren dirulaguntza-jarduera berrantolatzea,kontuan hartuta indarreko araudiaren aplikazioan orain arte pilatutako esperientzia.
Beste helburu batzuk:
  • Dirulaguntza-jardueraren erregulazioa oinarrizko araudira (38/2003 Lege, azaroaren 17ko, Dirulaguntzei buruzko Orokorra) egokitzea.
  • Gardentasuna ziurtatzea dirulaguntzak eta laguntza publikoak emateko prozeduran.
  • Eraginkortasun- eta efikazia-mailak handitzea dirulaguntzen arloko gastu publikoaren kudeaketan.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Herri-administrazioak.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko bigarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasita
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta

Azken aldaketako data: