[13] - Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeko Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

Lege-proiektu hau, 2018ko bigarren lauhilekoan onesteko legegintza-programan aurreikusita zegoena, 2018ko apirilaren 17an aurkeztu zuten Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek Lege-proposamen gisa.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Araudia Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Batzorde Teknikoak egindako proposamenetara egokitzea, gizarte-babeserako euskal sistemaren finantziazioa sendotzeko eta jasangarritasuna bermatzeko.

Hortaz, zenbait aldaketa egingo dira, betiere diru-sarrerak bermatzeko errentari dagozkion alderdi guztiak optimizatzeko eta gizarte-kohesioko tresna gisa sendotzeko helburuarekin.

Beste helburu batzuk:

Krisialdiak sortutako pobrezia-egoera berriei erantzutea, garrantzizko alderdi guztiak berraztertuz, babesa hobetzeko eta gizarte-larrialdiko egoeren kronifikazioa saihesteko.

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Egoera zail batean dauden pertsona eta kolektiboak, lanik gabe dauden eta/edo lan- merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak, diru-sarrera urriak dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsioak jasotzen dituztenak eta abar.
  • Udaletan eta Foru Aldundietan eragina izan dezake.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018 bigarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: