[11] - Euskal Autonomia erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Testu osoa deskargatzea

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetako jarduera legez arautzea.

Itsas garraioak eta oro har garraio horren abiapuntu izaten diren portuek elkarrekin duten lotura aintzat hartuta, komenigarritzat jotzen da lege-testu berean jasotzea gai horiei dagozkien arau guztiak, horrela gure itsasertzeko portu eta instalazioek sistema bat osa dezaten, itsas garraioaren premiak aseko dituena merkataritzaren, arrantzaren zein aisiaren arloetan.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko portuei, portu-instalazioei eta itsas instalazioei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzea.
  • Portuak planifikatu, antolatu, ustiatu, eraiki, handitu, zaharberritu eta mantentzeko araubideak ezartzea, bai eta portuetako zerbitzuak emateko, jasotzeko eta erabiltzeko araubideak ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko portuetako jabari publikoaren kudeaketa erregulatzea eta hura erabiltzeko araubidea ezartzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Portu Administrazioaren egitura eta funtzionamendua ezartzea.
  • Portuetako jabari publikoa erabiltzearen eta portuetako zerbitzuak ematearen ondoriozko araubide  ekonomiko-finantzarioa  erregulatzea.
  • Zehatzeko araubidea ezartzea autonomia-erkidegoko portuetako jabari publikoan, bai eta ikuskatzeko eta kontrolatzeko ahalak ere, hain zuzen Euskal Autonomia Erkidegoko Portu Administrazioari   dagozkionak.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Portuetako jabariko baimen eta emakida administratiboen titularrak (partikularrak eta enpresak)
  • Toki Administrazioa (portua duten udalak).
  • Portuetako zerbitzu eta jardueretan diharduten enpresak.
  • Itsas garraioan diharduten enpresak.
  • Herritar guztiak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2017ko hirugarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: