[10] - Apirilaren 8ko Landa Garapenerako 10/1998 Legea aldatzeko Legea

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Landa-hiria interakzio berrira egokitzea, duela 18 urte onartuta gaur egun indarrean dagoen legean datozen parametroak ez diren beste parametro batzuetan oinarrituta, eta gure landa- inguruaren garapena baldintzatuko duten joera berriei aurre egitea, batasuneko politiken eboluzioa nahiz Europako politika erregionala kontuan hartuta.

Euskadiko ekonomiaren garapena, lurraldeen arteko konexioa, premia energetikoak, berrikuntza soziala, kontsumitzeko joera berriak eta garapen metropolitanoari (hiria-eskualdea) lotuta datorren lurralde-garapenerako eredua izango dira kontuan hartuko diren parametro berriak

Beste helburu batzuk:

Erakundeen arteko koordinazioa eta kolaborazioa lantzeko sistema berria taxutzea, Euskadiko erakundeen legea aintzat hartuta:

  • Organoen egiturak eta jardun-eremuak beste era batera planteatzea: landaberri, landaraba, landabizkaia, landagipuzkoa
  • Landa-garapenerako elkarteen planen barruan biltzen diren ekintzetako eskumenak, zerbitzuak parte-hartzea eta kolaborazioa beste era batera definitzea, errekonozitutako instrumentuak izan daitezen, eta Landa Garapenerako Legea betetzeko garantia

Aurreikusitako finantza-eragina

Legearen asmoa aintzat hartuta, hauek izango dira landa-garapenaren alde jarduten direnen artean, Landa Garapenerako Legeak eragiten dieten eragile funtsezkoak, garapen arlo guztiak biltzen dituztelako:

  • Tokiko administrazioa
  • Foru Aldundiak
  • EUDEL
  • Landa-garapenerako  elkarteak
  • Nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako organizazio profesionalak
  • Sindikatuen  organizazioak
  • Emakumeen elkarteak
  • Nekazaritzako elikagaien sektorea
  • Turismoaren  sektorea
  • Industriaren sektorea
  • Zerbitzuen  sektorea
  • Herritarrak

 

 

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko lehenengo lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta

Azken aldaketako data: