[07] - Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko Legea aldatzen duen Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Administrazio Publikoen zehapen prozedura Estatuko oinarrizko legearen aldaketa berrienetara egokitzea (batez ere 40/2015 Legea, gure 2/1998 Legeak arautzen duen zehapen prozedurari dagokionez, baina baita 39/2015 Legea ere, beste administrazio prozedura berezi batzuei dagokienez), ondoren agertutako inkonstituzionaltasuna eta ez aplikatzea ekiditeko, eta euskal herritarren segurtasun juridikoa bermatzeko.

Beste helburu batzuk:
  • Gure 2/1998 Legeak ezartzen duena, 40/2015 Legeko 25-37 artikuluek ezartzen dutena, eta 39/2015 Legeak ezartzen duena alderatzea hauek bezalako gaietan: Zigortzeko ahalmenaren printzipioak, preskribatzea, zigorren lehia, agintarien eta herri administrazioen zerbitzura dauden langileen diziplina edo erantzukizun prozeduren arteko harremana, eta horiena herri administrazioen ondare-ardurako prozedurarekin. Baita ere gai hauetan: goragoko mailaren ondoriozko hastapena, beste organo batzuen eskaera arrazoitua edo salaketa direla-eta, proba, prozedurak bukatzea, ebazpen proposamena eta ebazpena, izapidetze sinplifikatua eta gaiaren araberako espezialitateak.
  • Herri administrazioen ondare-erantzukizunari dagokionez, 40/2015 Legeak dakartzan aldaketak aztertzea, honako ikuspegi hauen arabera: Agintarien eta Herri Administrazioen zerbitzura dauden langileen diziplina edo erantzukizun prozeduren arteko harremana, Herri Administrazioen erantzukizun konkurrentea, kalte-ordaina, beste organo batzuen eskaera arrazoitua edo salaketaren ondoriozko hastapena , txosten eta irizpenak eskatzea, interesdunen parte hartzea eta ebazpena.
  • Beste administrazio prozedura berezi batzuetako aldaketak ere aztertzea, hala nola, gai hauetan, 39/2015 Legeak ezartzen dituenak: Deuseztasunari eta deuseztagarritasunari lotutako prozedurak eta Diziplina-prozedura.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra eta bere erakunde autonomoak.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Herritarrak orokorrean.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko hirugarren lauhilekoan

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: