[01] - Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Legea

Egoera:
Lege-proiektua hasi gabe

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Giza eskubideen nazioarteko eta Europako estandarretara egokitu, hala nola Istanbuleko Hitzarmenera, haurren eta nerabeen babeserako lege berrietara (2015) eta Biktimen Estatutuari buruzko Legera; hori guztia, emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioa eta hari eman beharreko erantzuna indartzeko eta osatzeko.

Giza eskubideen nazioarteko arautegiak eta Europako Kontseiluaren Istanbuleko Hitzarmenak botere publikoei eskatzen die emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko legeak egiteko, genero arrazoiengatiko diskriminazioa eta emakumeen kontrako indarkeria erlazionatuta daudela berresten baitute. Hartara, diote genero-ikuspegia dela erantzuna antolatzeko oinarri.

EAEk lege aitzindari bat du: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea, zeinetan emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria hori desagerraraztea arautzen diren. Horrenbestez, lege-proiektu hau izapidetzen ari den bitartean hausnarketa sakona egitea proposatuko da errealitatea kontuan hartuta, konpromiso horri erantzuteko modurik egokiena zein den erabakitzeko. Ikuspegi horretatik, berdintasunerako legea aldatzeko aukera ere hartuko da aintzat, hain zuzen ere VII. kapitulua: “emakumeen kontrako indarkeria”, Istanbuleko Hitzarmenera egokitu dadin, helburua izanik markatutako helburuei erantzuteko modurik onena zein den ebaluatzea; horretaz gain, genero-arrazoiengatiko diskriminazioaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren artean dagoen erlazioa ere nabarmenago geratuko da.

Beste helburu batzuk:
  • Lan-prozesu bat burutzea aukera emango duena, etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimei laguntza hobea emateko erakundearteko II. Akordioaren Jarraipen-batzordearen esparruan, akordio hori eguneratzeko, besteak beste protokoloak egokitu daitezen.
  • Indarkeria jasan duten emakumeei laguntza emateko 4/2015 Legeari erantzunez egiten den etengabeko ebaluazioaren emaitzak aztertzea, bai eta EAEn emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen arretan Nazioarteko kalitate estandarren aplikazioaren kontrastetik ateratzen direnak ere, laguntza-sisteman beste erantzun bat eman behar zaien alderdiak identifika daitezen.
  • Hartutako konpromisoari erantzuteko formulazio egokia zein den aztertu eta bilatzeko prozesu honetan guztian, zenbait sektoreren parte hartzea ahalbidetuko duten metodologiak erabiliko dira, eta arazo horri buruzko gizarte sentsibilizazioa areagotzeko aukera izango da.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:

Hezkuntza, segurtasuna, justizia, gizarte zerbitzuak, enplegua, etxebizitza, osasuna eta judiziala

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2019ko hirugarren lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Azken aldaketako data: