Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lege Gordailua

 
Izapideak

6. artikuluak,: "Lege-gordailua egin beharra duten subjektuak”, honela dio: “Helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra Espainiako lurraldean duten argitaratzaileek egin behar dute lege-gordailua, obra non-nahi inprimatu den ere."

7. artikuluak, “Lege-gordailuaren zenbakia eskatu beharra duten subjektuak", honela dio: “Formatu ukigarri batean argitaratzen diren obren argitaratzaileek eskatu behar dute lege gordailuaren zenbakia. Zenbakia eskatzera behartuta dagoen argitaratzaileak eskatu ez badu, orduan ekoizleak, inprimatzaileak, estanpatzaileak edo grabatzaileak eskatu beharko du, ordena horretan berean". (M-1) (pdf, 91 KB)

12. artikuluak, “ “Gordailua eratzea”, honela dio 1. puntuan: "Lege gordailua egin behar dutenek argitaratzailearen egoitza soziala kokatuta dagoen autonomia erkidegoak erabakitzen duen lege-gordailuaren bulegoan eratu beharko dute lege-gordailua, lege honek ezartzen duen sistemaren bitartez eta betiere banaketari edo salmentari ekin baino lehen." (M-5) (pdf, 41 KB)

Lege-gordailuaren zenbakia dela eta, arreta berezia eskatzen duten kasuak:

14. artikuluak, 3. puntuan, honela dio: “Honako hauek lege-gordailuaren zenbaki bakarra izango dute beti":
 
a) “Baliabide jarraituak, aldizkako argitalpenak (egunkariak eta aldizkariak, adibidez), argitalpen seriatuak eta baliabide integragarriak, nahiz eta haien aldizkakotasuna aldakorra izan. Argitaratzaileak edo inprimatzaileak beren helbidea aldatzen badute ere, eutsi egingo zaio puntu honetan jasotzen diren argitalpenen lege-gordailuaren zenbakiari. Alde horretatik, euskarri ezberdinetan zabaltzen diren aldizkako argitalpenek lege-gordailuaren zenbaki berari eutsiko diote, euskarri grafiko edo elektronikoak edo baliabide integragarriak badira ere.”
  
 b) “Liburuki bat baino gehiago dituzten lanak”
 
Eta 4. puntuan: “Euskarri ezberdinetako edizio paraleloek lege-gordailuaren zenbaki bana eramango dute. Lan batek edizio bat baino gehiago baditu, edizio bakoitzak bere lege-gordailuaren zenbakia eramango du, diferentea, salbu egunkarien edizioek, zeinek lege-gordailuaren zenbaki bera eramango duten.
 
 
Eskatzaileak bere probintziako Lege Gordailuaren Erregistrora jo behar du. EAEn hauek dira erregistroen helbideak:
Eusko Jaurlaritzaren egoitza
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Lege Gordailua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 - Vitoria
Tel: 945 01 81 17
Fax: 945 01 95 34
Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 52
Fax: 94 403 16 51
Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Andia, 13
20004 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 29 67
Fax: 943 02 29 65
Azken eguneratzea: 2017/02/13