Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lege Gordailua

 
Nola eta non inprimatu behar den lege-gordailua argitalpenetan

Lanetan honakoak agertu behar dira:

  • "D.L" laburtzapena gaztelaniaz (Depósito Legal) eta "L.G." laburtzapena euskaraz (Lege Gordailua)
  • Lurraldeari dagozkion siglak: "VI" Arabarentzat, "BI" Bizkaiarentzat eta "SS" Gipuzkoarentzat
  • Lanari esleituriko zenbakia
  • eta, azkenik, lege-gordailua eman zaion urtea
Adibidea:
D.L. VI 236-2005 gaztelaniaz
L.G. VI 236-2005 euskaraz

Leku honetan agertuko da:

  • Liburu eta liburuxketan, ISBNren ondoan, azal-barrualdean edo eskubide-orrialdean
  • Egunkarietan eta egunkari-formatuko argitalpen seriatuetan, ale bakoitzaren goiburuan
  • Ikus-entzunezkoetan, karatula edo kaxa babesgarrian. Ikustekoak direnetan, gainera, lehendabiziko fotogrametan
  • Oro har, ongi ikusteko tokian eraman behar dute argitalpen guztiek

Honakoak arau-haustetzat joko dira:

  • Lana argitaratzea lege-gordailua eskatu gabe
  • Lana argitaratzea lege-gordailu faltsu edo osatugabe baten pean
  • Aginduzko aleak ez entregatzea
  • Izapidetze-epeak ez betetzea, bai aleak entregatzeko garaian bai luzapen eta baliogabetzeetan.

Gainera. komeni da jakitea

ISBN (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) eta ISSN (Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) normalizaturiko zenbaki-kode nazioartekoak direla, hurrenez hurren lan baten eta argitalpen seriatu baten edizio jakin bat identifikatzen dutenak.

Horri buruz argitutarako azken legeria



Azken eguneratzea: 2016/09/21