Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara-planak

Euskara-plana erakundeak hainbat urteren buruan lortu nahi dituen ardatzak, eremuak eta egitekoak, biltzen dituen agiria da. Urte anitzeko euskara-plana, urtez urteko ekintza edo kudeaketa-planetan zatikatuko da, eta hor jasoko dira gutxienez, erakundeak bideratuko dituen ekintzak. Hauek ere baliabide informatikoz egin ahal izango dira, eta aurretik diagnostiko-fasean aplikazio informatikoan jasotako informazioaren gainean landuko dira.

Urte anitzeko euskara-plana

Urte anitzeko euskara-planean honakoa finkatuko du enpresak:

  1. Ardatz eta jardun-eremu bakoitzari dagokionez, zein den lortu nahi dena, baita zer den jada edo dagoeneko lortuta duena ere.
  2. Eragin-guneak: egiteko hori bereziki non landuko den, hau da, enpresaren gune guztietan, sail oso batean, atal jakin batean/batzuetan.
  3. Osagaien kasuan, zein hizkuntza-trataera emango zaion bakoitzari (euskaraz ere, euskara hutsez, euskaraz zati batean bakarrik). Jardueren kasuan berriz, zein den langileak duen euskara-maila, eta begiz jotako epe baten buruan lortu beharrekoa.
  4. Zein urtetan landuko den (urte batean baino gehiago lantzea gerta daiteke beharrezko).

Kudeaketa-plana

  1. Euskara-plan hori urtez urteko kudeaketa-planen bidez garatuko da.
  2. Urte anitzeko planean begiz jotakoak betetzeko bideratuko diren ekintzak, parte-hartzaileak (zirkuitua, hala balegokio), adierazleak, erantzuleak, kostu ekonomikoa eta epeak jasoko ditu, xede honekin:
    • Begiz jotako epe horretan erabilerazko eta presentziazko helburuak lortzea.
    • Lehenetsitako eremu eta helburuen gaineko kontrola ezartzeko moduak finkatzea, lortutakoa iraunaraztea posible egingo dutenak.
  3. Erakundeko gainerako kideei jakinaraziko zaie komunikazio planaren bitartez.
  4. Urtero ebaluatuko da.

Enpresaren zuzendaritzak onartu beharko du euskara-plana, dagozkion arduradunak izendatu, epeak eta bilakaera-adierazleak zehaztu, eta beharrezkoak diren baliabideak esleitu plana behar bezala gauza dadin.

Hobetzeko planteatzen diren helburuak, begiz jotzen diren ekintzak eta espero diren emaitzak, koherenteak eta erakundearen neurrikoak izan beharko dute.

Planen eskuliburua (PDF, 162 KB)

Baliabideak

 

Azken aldaketako data: 2017/06/05