Hezkuntza Saila

Irakasleak

Lanpostu Zerrenda (LPZ) eta langileak birbanatzeko prozesuak (adskripzioak)

Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketako T., Hizkuntza Eskola Ofizialak, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Arte Eskola

Irakasleak

Alegazioak aurkeztea:

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, dela banaka, dela taldeka (sailak, klaustroak, zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuak.

Nola?

  • Gipuzkoako lurraldean, Hezkuntzako Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez.
  • Arabako eta Bizkaiko lurraldeetan, Hezkuntza sailburuordetzak kudeatutako ikastetxeen plazei dagozkien alegazioak egin nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek (Lanbide Heziketa sailburuordetzak kudeatutakoak izan ezik), soilik on-line formularioaren bidez egin behar izango dute.

* Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da

* Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n: 901 101 132

* Formularioa betetzeari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremaneta:

- Arabako Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: i-elu@euskadi.eus  / e-martinezdiaz@euskadi.eus  - 945 01 72 31 / 945 01 72 54

- Bizkaiko Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: huisb021@euskaid.es - 94 403 11 00

Noiz?

2023ko irailaren 4tik irailaren 15era

Zer adierazi behar dute alegazioek?

Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

  • Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).
  • Proposamenean agertzen diren plazak eta 2023-2024 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakanteei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

Alegazioak aurkeztu baino lehen, kontuan izan proposamen hau EHAAn argitaratuko den LPZri buruzkoa dela, eta ekaineko plantillaren itxierari dagozkion lanaldi osoko plazak soilik sar daitezkeela. Hau da, ez da bidezkoa alegazioak aurkeztea lanaldi partzialeko plazengatik edo itxiera horren ondoren onartutako plazengatik.

Proposamenak:

Behin-behineko proposamenari egindako alegazio eta proposamenak aztertu ondoren, behin betiko lanpostu zerrenda, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena, honako hau izango da:

Irakasleak

Alegazioak aurkeztea

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, dela banaka, dela taldeka (sailak, klaustroak, zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuak.

Nola?

Oro har, ikastetxeari dagokion Lurraldeko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztutako idazkiaren bitartez.

Bizkaiko lurraldean zehazki, Hezkuntza sailburuordetzak kudeatutako ikastetxeen plazei dagozkien alegazioak egin nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek (Lanbide Heziketa sailburuordetzak kudeatutakoak izan ezik), soilik on line formularioaren bidez egin behar izango dute.

Formularioan hurrengo estekaren bidez sar daitezke:

https://educacion.hezkuntza.net/group/ikastetxeak/inicio (leiho berri batean irekitzen da)

Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da.

Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n: 901 101 132. Formularioa betetzeari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremanetan Bizkaiko Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: huisb021@euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) 94 403 11 00

Noiz?

2022ko abuztuaren 29tik irailaren 9 arte

Zer adierazi behar dute alegazioek?

Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

  • Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).
  • Proposamenean agertzen diren plazak eta 2022-2023 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakantei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

Proposamenak

Behin-behineko proposamenari egindako alegazio eta proposamenak aztertu ondoren, behin betiko lanpostu zerrenda, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena, honako hau izango da: