Hezkuntza Saila

Ordainsarien zerbitzua

2012ko abenduko aparteko ordainsariaren osotasuna, 2017ko azaroaren nominan ordainduko da

  Argitaratu dugu 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen (2017ko azaroaren 17ko EHAA 220.zk.duna), eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren azaroaren 14ko 120/2017 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu.

2017ko soldataren %1 igoera

  2017ko irailaren nominan ordainduko da

Argitaratu dugu 2017ko soldataren igoerari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren irailaren 12ko 93/2017 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu; honen bidez, Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Administrazioaren menpeko langileriarentzako 2017ko soldataren igoera onartzen da ( EHAA, 2017-09-20)

2017ko abenduko aparteko ordainsariaren %50eko aurrerakina

 2017ko uztailaren lehenengo egunetan ordainduko da

Funtzio Publikoko Sailburuordearen ekainaren 9ko 3/2017 Jarraibidearen arabera

2012ko abenduko aparteko ordainsariaren zati bat

 2017ko ekainaren nominan ordainduko da

Argitaratu dugu 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen (2017ko ekainaren 9ko EHAA 109.zk.duna), eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren ekainaren 6ko 65/2017 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu.

Urteak  zabaltzea nominak kontsultatzeko

 Nominetara sartzeko informazio oharra

Honen bidez 2016ko abendutik aurrera izango dela bost urte lehenagoko nominetara sartzeko aukera jakinarazten diegu IRAKASLEGUNE weba erabiltzen duten guztiei

Instrukzioa: nomina eta ordainsari-taulak


Informazio guztia IRAKALEGUNEan (soldata-atalean)

2015eko ekitaldiko 10T-a

  Informazio-oharra

2015eko ekitaldian langileen kudeaketako sistema berri bat ezarri zen, eta horregatik laneko irabazien bi ziurtagiri (10T) emango zaizkie langileei. 2015eko ekitaldiko laneko irabazien ziurtagiria bi horien batuketa izango da. Arazo teknikoak direla eta, ziurtagiri horiek IRAKASLEGUNEko webean egongo dira ikusgai ahalik eta lasterren

2012ko abenduko aparteko ordainsariaren zati bat 

  2016ko apirilaren nominan ordainduko da

Argitaratu dugu 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen (2016ko martxoaren 18ko EHAA 54.zk.duna), eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 15eko 14/2016 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu.

2012ko abenduko aparteko ordainsariaren zati bat 

  2015eko apirilaren nominan ordainduko da

Argitaratu dugu 2012ko abenduko aparteko ordainsaria berreskuratzeari buruzko akordioa. Gobernu Kontseiluak hartu zuen (2015eko martxoaren 12ko EHAA 49.zk.duna), eta Jaurlaritzaren idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 10eko 15/2015 Ebazpenari jarraituz argitaratu dugu.

Langabezia-ziurtagiriaren berariazko eskaera

  Informazio-oharra: langabezia-ziurtagiriak

Martxoaren 24ko TIN/790/2010 Aginduak ezarri bezala, langabezia-ziurtagiriak berariaz eskatu beharko dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lurralde Ordezkaritzetako nomina zerbitzuan, kasuan kasu langileari dagokion lurraldean. Agindu horrek arautzen du enpresek nola helarazi enpresa-ziurtagiriaren datuak Estatuaren Enplegu Zerbitzu Publikoari bitarteko elektronikoen bidez

20/2012 Errege Dekretua aplikatzea Estatuko funtzionario zibilen gizarte segurantzaren erregimeneko langileei (MUFACE) aldi baterako ezintasun-egoerei dagokienez

  Informazio-oharra

Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak

Zerbitzu honetan ordainsarien datuen aldaketak tramitatzen dira. Helbideak, zein kontu korronteak, zein bez-a, e.a. Horretarako, eskaera bidali norberaren datuekin (NAN zenbakia eta izen-abizenak), egin nahi den aldaketa aipatuz, ondorengo helbidera: huisl003@euskadi.eus

Unibertsitateaz kanpoko Irakasle funtzionarioak eta irakasle laboralak eta hezitzaileak

Galderak eta zalantzak: huisl003@euskadi.eus

  Nomina eta 10T agiriak ez dira gehiago paper-euskarrian jasoko

Administrazio honek teknologia berrien erabilera sustatzearen aldeko apustua egin du langileekin dituen harremanetan. Era berean, ahal den prozedura guztietan, poliki-poliki gero eta paper gutxiago erabiltzea erabaki du. Horrela, hiru gauza lortu nahi dira: ingurumenari mesede egitea, langileek erosotasun eta segurtasun handiagoa izatea, eta administrazioari kostuak murriztea.Horixe egiten ari gara nomina-agiria eta errentaren 10T agiria emateko; izan ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasle funtzionarioek eta irakasle laboralek eta hezitzaileek nomina-hartuagiria jaso ahal dute IRAKASLEGUNEko URLren bidez: http://www.irakasle.eus/. Ezarritako segurtasun-protokoloak betetzen ditu bide horrek, eta sartzeko era babestua eskaintzen du.

Horregatik, nomina-agiria eta 10Ta paperean jasotzeko aukera kentzea erabaki da. Ikasturte honetako 2012ko abuztuan jasoko duzu azkenengoa euskarri horretan. Dena den, langileen batek ezinbesteko arrazoiagatik nomina-agiria ohiko bidetik jasotzen jarraitu behar badu harremanetan jarri beharko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko lurralde-ordezkaritzako langileriaren zerbitzuarekin, horren berri emateko.Honetarako langileen artean banatu den eta hemen atxikita dagoen dokumentua entregatu beharko du egoera azalduz.

  Nomina-euskarria lortzeko gida