Hezkuntza Saila

Oporraldiaren ordainketa

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzeko uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuarekin bat etorriz, ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztail eta abuztuko lansariak jasoko dituzte, eta hala badagokio, baita iraileko zatia ere.

Eskubide horiek, 165 egun baino gutxiago lan egin duten langileei ere aintzatesten zaizkie, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz.

Ebazpena, 2019ko maiatzaren 24koa (leiho berri batean irekitzen da). Honen bidez, 2018-2019 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei oporraldiaren ordainketa aintzatesten zaie (EHAA, 2019-06-04)

Udako ordainketaren hasiera atzeratzeko eskaera (pdf betegarria)

Atzeratu ondoren udako ordainketa jasotzen hasteko eskaera (pdf betegarria)