Hezkuntza Saila

Hauteskunde sindikalak. Irakaskuntza-sektorea eta lan-legepeko kolektiboak. 2018ko abendua-2019ko martxoa

Interesaturik daudenek hautagai-zerrendak ezagutu ahal izango dituzte www.irakasle.eus web orrian.

Interesaturik daudenek Hautesleen behin-behineko errolda ezagutu ahal izango dute www.irakasle.eus web orrian. Halaber, tokian bertan lurralde bakoitzeko Hezkuntza Ordezkaritzetan kontsulta daitezke.

2019ko urtarrilaren 28an, hots, kide guztiekin egingo den bileran hauteskunde-mahaiak osatzeko egunean, zerbitzu aktiboan ari diren enplegatu publiko guztiak agertuko dira hauteskunde-erroldan. Lan-legepeko langileek gainera 30 zerbitzu-egun izan behar dituzte.

- Erreklamazioak egiteko epea: 2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 4ra da, biak barne

Behin-behineko erroldaren kontrako erreklamazioak posta elektronikoz, helbide honetan, aurkeztuko dira: hezk.sind@euskadi.eus

Hautesleen erroldak kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar da www.irakasle.eus-en (Irakaslegunea). Ondoren sartu hemen: Hautesleen errolda.

Pasa-hitza ez bada gogoratzen edo galdu bada, www.irakasle.eus-en (Iralaslegunea) berri bat lortu ahal izango da, "pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)" aukeratuz.

Hautesle-errolda Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan kontsultatzen duenak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Identitatea kreditatu behar da NAN-en bidez
  • Interesatua dagoen orria besterik ezin da kontsultatu
  • Ezin izango da kopiarik egin ez argazkirik atera
  • Kontsultatik jasotako informazioa ezin izango da ez zabaldu ez argitaratu
  • Dokumentua ez da Ordezkaritzatik aterako
  • Jasotako informazioa gaizki erabiltzearen erantzulea izango da
  • Interesaturik daudenek aktak eta hauteskunde-akordioak ezagutu ahal izango dute www.irakasle.eus web orrian

Hautesleen behin betiko erroldak tokian bertan lurralde bakoitzeko Hezkuntza Ordezkaritzetan kontsulta daitezke. Halaber, interesaturik daudenek errolda hori ezagutu ahal izango dute www.irakasle.eus web orrian.

Aditzera emateko aurretiko abisuen kopiak, sindikatuek sustatutakoak, Lana eta Justizia Saileko Araba/Álava, Bizkaia eta Gipuzkoako Ordezkaritzetan azaltzen dira. (Pertsonala ordezkatzeko organoetarako hauteskundeen araudiaren 7.1. artikulua)

Aurretiko abisuak kolektibo hauentzat dira:

  • EAEko unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleak
  • Hezkuntza Saileko lan-legepeko pertsonala
  • Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezkuntza- eta irakaskuntza-pertsonala
  • Hezkuntza Saileko lan-legepeko Erlijioko irakasleak

Hauteskunde-prozesua 2019ko urtarrilaren 28an hasiko da

  • Zirkularra, 2019ko martxoaren 12koa, Ikastexeen Zuzendariarena eta Langileak Kudeatzeko Zuzendariarena, 2019ko martxoaren 26an izango diren hauteskunde sindikaletan boto eskubidea gauzatzeko orduak izateari buruzkoa.

    IKUSI: www.irakasle.eus (Irakaslegunea)