Hezkuntza Saila

Hauteskunde sindikalak. Irakaskuntza-sektorea eta lan-legepeko kolektiboak. 2023ko urtarrila - 2023ko martxoa

Aditzera emateko aurretiko abisuen kopiak, sindikatuek sustatutakoak, Lana eta Justizia Saileko Araba/Álava, Bizkaia eta Gipuzkoako Ordezkaritzetan azaltzen dira. (Pertsonala ordezkatzeko organoetarako hauteskundeen araudiaren 7.1. artikulua)

  • Aurretiko abisuak kolektibo hauentzat dira:
    • EAEko unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleak
    • Hezkuntza Saileko lan-legepeko pertsonala
    • Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezkuntza- eta irakaskuntza-pertsonala
    • Hezkuntza Saileko lan-legepeko Erlijioko irakasleak
  • Hauteskunde-prozesua 2023ko urtarrilaren 31an hasiko da

* Aurreabisuak bistaratzeko, sartu hezigunean (leiho berri batean irekitzen da)

Behi-behineko erroldak

* Akatsa aurkitu da Arabako unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 7. mahaiari dagokion erroldan. Errolda zuzena argitaratu da (2023-02-02)

  • Interesaturik daudenek Hautesleen behin-behineko errolda ezagutu ahal izango dute
  • 2023ko urtarrilaren 31an, hots, kide guztiekin egingo den bileran hauteskunde-mahaiak osatzeko egunean, zerbitzu aktiboan ari diren enplegatu publiko guztiak agertuko dira hauteskunde-erroldan. Lan-legepeko langileek gainera 30 zerbitzu-egun izan behar dituzte.
  • Erreklamazioak egiteko epea: 2023ko urtarrilaren 31tik otsailaren 7ko 12:00etara
  • Behin-behineko erroldaren kontrako erreklamazioak posta elektronikoz, helbide honetan, aurkeztuko dira: hezk.sind@euskadi.eus
  • Hautesleen erroldak kontsultatzeko, erabiltzailea eta pasa-hitza sartu behar da hezigunean. Ondoren sartu hemen: Hauteskunde sindikalak / Hautesleen errolda.

* Pasa-hitza ez bada gogoratzen edo galdu bada, hezigunean (leiho berri batean irekitzen da) berri bat lortu ahal izango da, "pasa-hitza eskuratzea (edo berreskuratzea)" aukeratuz.

  • Hautesle-errolda Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan kontsultatzen duenak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
    • Identitatea kreditatu behar da NAN-en bidez
    • Interesatua dagoen orria besterik ezin da kontsultatu
    • Ezin izango da kopiarik egin ez argazkirik atera
    • Kontsultatik jasotako informazioa ezin izango da ez zabaldu ez argitaratu
    • Dokumentua ez da Ordezkaritzatik aterako
    • Jasotako informazioa gaizki erabiltzearen erantzulea izango da

Behin betiko erroldak

* Hautesle-errolda Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan kontsultatzen duenak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

- Identitatea kreditatu behar da NAN-en bidez

- Interesatua dagoen orria besterik ezin da kontsultatu

- Ezin izango da kopiarik egin ez argazkirik atera

- Kontsultatik jasotako informazioa ezin izango da ez zabaldu ez argitaratu

- Dokumentua ez da Ordezkaritzatik aterako

- Jasotako informazioa gaizki erabiltzearen erantzulea izango da

  • Behin betiko hautagai-zerrendak jatorrizko formatuan erakutsiko dira, dagokion hauteskunde-mahaiak ordenatu ondoren
  • Interesdunek hezigunean (leiho berri batean irekitzen da) eskuratu ahal izango dute jakinarazpen hori
  • Interesaturik daudenek aktak eta hauteskunde-akordioak ezagutu ahal izango dute hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) atarian
  • Zirkularra, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena eta Langileak kudeatzeko zuzendariarena, 2023ko martxoaren 10ekoa, 2023ko martxoaren 30erako hauteskunde sindikaletan botoa emateko eskubidea erabiltzeko ordutegiari buruzkoa

Ikusi: hezigunea (leiho berri batean irekitzen da)