Lan eta Justizia Saila

Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Titularra: María Elena Pérez Barredo

Agintaldia: 2016/11/29 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Lan eta Gizarte Segurantzari, dekretu honek –Lan-administrazioko Agintaritza den aldetik– oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
    1. Indarreko legediak lan arloko legedia betearaztearen eremuan esleitzen dizkion eskumenak baliatzea.
    2. Lurralde Ordezkaritzak zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, hargatik eragotzi gabe ordezkaritza horiek Sailaren beste edozein Zuzendaritzarekiko dituzten mendekotasun funtzionalak, euren eskumenei dagokienez.
    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera eta funtzionamendua zuzentzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, eta jarduera ikuskatzailearen planak eta programak ezartzea.
    4. Lan-harremanei buruzko espedienteen berri izatea, horiek tramitatzea eta lehen auzialdian ebaztea, ordenamendu juridikoak gai horretan ematen dizkion eskumen guztiak baliatuz.
    5. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ekimenez, zehapenak ezartzea; laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hausteak egiten badira, maila txikieneko zehapen oso larriak ezarriko dira, eta laneko legediaren gainerako arau-hausteak eta oztopo-ekintzak egiten badira, berriz, maila goreneko zehapen oso larriak, enpleguaren eta langabeziaren arloko arau-hausteen kasuan izan ezik.
    6. Lurralde-ordezkariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, beren eskumeneko arloetan.
    7. Ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan eta ekainaren 28ko 139/2011 Dekretuan ezarritakoaren arabera, enplegu-erregulazioko espedienteak aztertzea, tramitatzea, eta, kasua bada, ebaztea, baldin eta eragindako enpresak lantegiak baditu lurralde historiko batean baino gehiagotan, eta espediente horiei buruzko txostena egitea, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen 64. artikuluan xedatutako kasuetan.
    8. Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaiegunen egutegi ofiziala egitea eta tramitatzea.
    9. Euskadiko Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzentzea eta kudeatzea, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarreko gainerako araudietan xedatutakoari jarraikiz.
    10. Lan-arloko Hitzarmen Kolektiboen hedapen- eta atxikipen-espedienteak ebaztea eta tramitatzea.
    11. Greba egiteko eskubidea gauzatzen denean komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko xedapenen proposamena tramitatzea.
    12. Indarreko ordenamendu juridikoak Lan-administrazioko Agintaritzari esleitzen dizkion bitartekaritza-, arbitraje-, eta adiskidetze-egitekoak burutzea, hargatik eragotzi gabe Lan Harremanen Kontseiluaren baitan PRECOri dagozkion egitekoak.
    13. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzea.
    14. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
    15. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloan Lan-administrazioko Agintaritzari dagozkion egitekoak gauzatzea, hargatik eragotzi gabe Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenak.
    16. Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Tramitazio Telematikorako Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
    17. Laneko Arriskuen Prebentziorako Ordezkarien Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
    18. Enpresetatik kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko erakunde espezializatuak akreditatzea, baita prebentzio-sistemaren gaineko kontu-ikuskaritzako jarduerak burutzeko pertsonak eta erakunde espezializatuak ere, eta akreditazio horiei buruzko aldaketa- eta etete-espedienteak ebaztea.
    19. Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen eta Auditoretzen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
    20. Laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso larriak egiteagatik zehatutako enpresen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
    21. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Sektorean Egiaztatutako Enpresen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea.
    22. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten Aldi Baterako Lan Enpresen Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea, horiei administrazio-baimena ematea eta enpresa horien gainean Lan-administrazioko Agintaritzari esleitutako eskumenak baliatzea.
    23. Laguntza teknikoa ematea enpresei eta langileei, entitateei eta erakundeei Lan-administrazioko Agintaritzaren egitekoak gauzatzearen baitan.
    24. Administrazio publikoetako bestelako organoei laguntzea, informazioa ematea eta haiekin lan egitea lan-arloko arauen aplikazioan, edo laguntza eta diru-laguntzen zaintzan eta kontrolean, baita organo judizial eskumendunek eskatzen dituzten txostenak egitea ere.
    25. Lan-estatistikak eta Lan Ikuskaritzaren jardunari buruzko memoria eta txostenak lantzea.
  2. Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzak, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren mendekotasun organikoa, funtzionala eta hierarkikoa duela, Lurralde Ikuskaritzen zuzendaritza teknikoa eta administratiboa gauzatuko du.