Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

[EREIN Pribatuak 2020]  G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak entitate pribatuei zuzendua - EREIN Pribatuak

ZERBITZU-TALDEKATZEA
Xedea

Euskadiko landaguneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duren nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeko edozein inbertsioak babesteko.

a) Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak. Nekazaritza kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa, abeltzaintzakoa eta basokoa dena, bat etorriz Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 1. apartatuarekin.

b) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak eratu eta garatzea, Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak egiten duen definizioaren arabera, bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein eratako enpresak eratu eta sortzea. eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuak egitea, non eta inbertsioak ez diren bideratzen nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera. Garapen gisa ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria dakarren inbertsio oro.

c) Enplegu-sorkuntza garbia. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, baldin eta nekazaritza-arlokoak ez badira eta landa-eremuetan kokatzen badira. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan hitzartutako orduen % 50eko enplegu bat izan beharko da, gutxienez.