Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Laborategia - Tresna Informatikoak

LAGUNTZA TEKNIKORAKO TRESNA INFORMATIKOAK

 



EUSKOREGITE - Euskal Herriko EITko erregistroa



 
EIT sortzeko programa, v2.7 bertsioa 


 



KKK 2.4.1


 

Euskal Herriko Eraikinaren Liburua, 2-2011 bertsioa

 


 

Eraikuntza eta hirigintzako lanetarako salneurrien datu-basea 2015

Bistaratzaileen bidez sareko basea kontsulta daiteke, aurrez erregistratuta izanez gero.

EEH kapitulu berria

2014ko urriaren 6an, kapitulu berria argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren salneurrien datu-basean; kapitulu horrek EEHen kudeaketa-planaren aurrekontua kaudimenez egin dadin du helburu.

Gai hori oso garrantzizkoa da; alde batetik, hondakinen balio-kate osoan zehar, alderdi bakoitzak bere erantzukizuna modu egokian bete dezan, azken bezerora iritsi arte; eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko EEHen kudeaketari buruzko xedapenak betetzeko, 112/2012 Dekretuan jasota daudenak.

EEHak eraginkortasunez kudeatzeko diseinu-fasetik aztertzen hasi behar da, proiektuaren barruan, eta legediak arautzen duen moduan, hondakinak kudeatzeko azterlana egiten ari den unetik. Hondakinen forma solidoen nolakoa eta haien zenbatekoa zehaztu behar ditu azterlanak, eta haiek kudeatzeko kostua aurrekontuan azaldu behar du.

Azken baldintza hori betetze aldera, Ihobek, CIMASen eta Galiziako Institutu Teknikoaren laguntzarekin, Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen kudeaketari dagokion atal berri bat gehitu du Eraikuntza eta Hirigintzako lanetarako salneurrien datu-basean. Base hori, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarena da eta Etxebizitza Zuzendaritzari atxikita dagoen Eraikuntzaren Kalitatearen Kontrolerako Laborategiak egin eta bateratu du. Ekarpen horrek erreferentzia irmo eta bateratua ezarriko du Euskadin eraikitze, berritze eta eraispenen alorrean egingo diren jarduera guztietarako.

Era berean, EEH-Aurrezten berritu da. Tresna horren helburua da erraz erredaktatzea eta/edo egiaztatzea eraikuntza eta eraispeneko hondakinen kudeaketarako lanak, EEH kudeatzeko planak eta kudeaketa horien azkeneko txostenak. Berritua izan da salneurri horiek sartzeko, eta behin berritzen hasita, zenbait hobekuntza egin dira tresnaren eraginkortasunean.

EEHei buruzko kapitulua kontsultatzeko sartu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza euskadieuprecios.com webgunean.

Azken aldaketako data: