Lehendakaritza

Koordinazioa

Koordinazioak zatien edo azpisistemen aniztasuna integratu nahi du sistema osoan, kontraesanak, bikoizketak eta  batak bestea estaltzea saihestuz erakunde beraren barruan.

Printzipio hori gauzatzeko, Euskadiko erakunde  eta sail arteko lankidetza, koordinazio eta baterako plangintza harremanak bultzatu eta garatu behar dira. Gobernua ekintza baterakorantz bideratzeko, sailen arteko koordinazio estrategiak eta elkarrekin lan egiteko jardunbideak argi eta zehatz bildu behar dira.

Egitura Organikoari buruzko Dekretuak egiteko orientabideak (PDF, 668KB.)

Koordinazioaren oinarriak

Planifikazioa

Plangintza antolaketa-tresna bat, eta tresna horren bidez, edozein erakundetan aurretik identifikatutako helburu batzuk lortzeko erabil daitezkeen baliabideak ordenatu nahi dira. Tresna horren bitartez, erakundearen helburuak ezartzen dira eta helburu horiek erdiesteko egoki diren jardunbideak finkatzen dira.

Planifikazioa

Ebaluazioa

Administrazioaren eremuan ebaluazioa prozesu bat da, esku hartze publikoari buruzko informazioa lortu eta aztertuz esku hartze horren eraginaren balorazio-judizioa erdiestea bilatzen duena, politika publikoak hobetu, zuzendu eta  bideratzeko oinarri eta euskarri gisa..

Ebaluazioa