Simulakroetan kanpoko baliabideen parte-hartzea eskabidea

Deskribapena


21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I. eranskineko jardueren titularrek, autobabes-planetan jasotako ariketa eta simulakro periodikoak egin behar dute.

Establezimenduaren edo jardueraren titularrak parte hartu nahi badu establezimendutik kanpoko baliabideen –larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemakoen–simulakroan, gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin proposatu beharko dio hori Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari. Parte-hartze edo lankidetza hori beren irizpideen bitartez baloratuko dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren zerbitzuek, beren lan-programen edo programatutako simulakroaren interesaren arabera.

Nori dago zuzenduta


21/2019 Dekretuak aldatu egin duen 277/2010 Dekretuaren I. eranskinean aipatutako jarduerak, zentroak, establezimenduak, guneak, instalazioak edo egoitzak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Simulakroetan kanpoko baliabideen parte-hartzea eskabidea: 1086401

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea