Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kirol Federazioak, Klubak eta Elkarteak.Erregistroa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroaren helburua da beren jarduna nagusiki Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta bertan helbidea duten kirol entitateak inskribatzea.

Kirol klubak dira pertsona fisiko edo juridikoek osaturiko entitate pribatuak, nortasun juridikoa dutenak eta irabazi asmorik gabekoak, helburua kirol modalitate bat edo gehiago sustatzea eta praktikatzea dutenak, alde batera utzita kirol lehiaketetan parten hartzen duten ala ez..
Kirol elkarteak dira entitate publiko edo pribatuen barruan eratzen diren sekzioak, helburua kirol modalitate bat edo gehiago sustatzea eta praktikatzea dutenak, alde batera utzita kirol lehiaketetan parten hartzen duten ala ez.

Araudia:

  • 14/1998 Legea (pdf, 270,10 kB), ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
  • 163/2010 Dekretua (pdf, 337,88 kB), ekainaren 22koa, kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzkoa.
  • 94/ 1990 Dekretua (pdf, 325,28 kB), apirilaren 3koa, Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federazio errejistroaren antolakuntza eta funtzionamenduari buruzkoa.
  • 16/2006 Dekretua (pdf, 326,12 kB), urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena.
  • AGINDUA, 2012ko urriaren 19koa, Kulturako sailburuarena, kirol diziplina berriak aitortu, eta Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako modalitate eta diziplinen katalogoa eguneratzen dituena

  • AGINDUA, 2017ko urriaren 17koa, (pdf, 263.56 KB), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, modalitate eta diziplinen katalogoa (Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskina) eguneratzen duena.
Azken eguneratzea: 2019/02/01