Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Julio Beobide Lantoki- Museoa Kresala

Julio Beobide Museoa bere tailerra izan zen lekuan dago kokatua, Beobide familiarena den Kresala etxean, Zumaian. Eskulturgilea hil zenean, bere omenezko museoa bertan jartzeko prestatu zuten etxea. 

Julio Beobideren lanak XIX. mendeko tradiziotik datorren korronte figuratiboa jarraitzen du. Bere eskultur lanak espresioak duen indarretik abiatzen dira eta formen sinplifikazioruntzko eboluzioa egiten dute; hasieran egiten zituen forma bakunetatik aurpegietan eta gorputzetan eutsitako espresio goreneraino dihoa eboluzio hori. Tartean gainera, badago beste aro bat ere, korronte espresionistari jarraiki egindako espresio errealistak egiten dituen aroa. 

Beobidek ia beti sistema bera erabiltzen zuen bere eskultur lanak egiteko, bai erretratuetan bai eta irudi erlijiosoetan ere: lehendabizi bustinezko eredua egiten zuen eta horietatik kisuzko pieza hustuak ateratzen zituen. Ondoren, lana zeinentzako zen kontutan hartuta, zurezko, harrizko edo brontzezko eskulturak egiten zituen. Dena dela, zenbaitetan aurretik kisuzko bozetorik egin gabe egiten zituen, harria edo egurra landuz. 

Ondo ondo ikusteko moduko lekuan ikatz-ziriz egindako marrazkiak daude jarrita, batipat erretratuak. Marrazki horiek erakusten digute bolumena adierazteko marra ilun eta ertzdunak egiten zituela, marrazkigilea eskulturgilea ere bazela erakutsiz. 

Beobidek biziki maite zuen Euskal Herria bai eta bertako paisaia eta jendea ere, horren ondorioz bere lanek, batez ere erretratuek, euskal izaerari buruzko gaiak erabiltzen zituzten artista taldearen lanekin zerikusia daukate. Erretratuen gaia gai-sail itxia da, berez garrantzia duena, eta koadroetan euskal herriko paisaia eta bertan bizi direnen izaera eta ohiturak margotzearekin lotuta dagoena.

Baina oso oso kristaua zenez, fedeak eragin handia izan zuen bere lanetan eta egindako gehienak irudi erlijiosoak dira: Jaungoikoak eta Amabirjinak batez ere. Ikusleari zirrara sakona sentiarazi nahi zion. 


BustoaEdukiak

Beobideren eskultura, busto, erlijiozko irudi, eskuak eta bestelakoak egiten ikasteko bozetoak, marrazkiak eta abar

Julio BeobideHelbidea:

Julio Beobide pasealekua, 27
20750 ZUMAIA

Tel.: 943 86 16 08

Faxa:
 943 86 05 64

Web: www.gipuzkoakomuseoak.net

Ordutegia: Hitzartutako bisitak.

Harrera: Doan.