9. Larrialdi Zerbitzuak hobetzea eta euskal herritarrei, edozein larrialdi egoeratan, emandako erantzuna optimizatzea (2009/2013).

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Larrialdi Zerbitzuek behar bezala erantzun behar diote herritarren eskariari. Euskadin, zerbitzu horiek garapen-maila altua eskuratu dute eta geroz eta handiagoa den eskaria gain hartzen dute, presazko eta larrialdiko ohiko egoeren nahiz arrisku larriko edo hondameneko gertaeren ondorioz. Larrialdi Zerbitzuak etengabe hobetu behar dira nahitaez, bai eta, aldi berean, horretarako jartzen diren baliabideen eraginkortasuna optimizatu ere. Horretarako, jarduera-ildo hauek aurreikusi dira:

  • Larrialdiak eta Meteorologia eremuak berrantolatu eta modernizatzea, Larrialdi, Babes Zibil eta Meteorologiaren Agentzia sortuz.
  • Telefono bidezko 1-1-2 Arreta Zerbitzuaren eraginkortasuna indartzea, Contact Center zerbitzua bateratzearen bitartez.
  • Babes Zibileko Boluntarioen gizarte-sarea egituratu eta sare horri buruzagitza ematea.
  • Erkidegoak larrialdi eta hondamen handien egoerei emandako erantzuna antolatzea eta egituratzea.
  • Larrialdietan eta Babes Zibilean prestakuntza ematea Erkidegoan esku-hartze publikoa zein pribatua duten guztiei.

Aurrekariak

Euskal administrazio publikoaren erreforma serio eta sakonak, lehendakaria buru duen proiektu politikoaren ekintza-ildo gisa, larrialdi eta meteorologia arloak modernizatzera behartzen du. Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek, oro har, eta Eusko Jaurlaritzarenek, bereziki, garapen- eta ezarpen-maila altua lortu dute gizartean. Hala eta guztiz ere, denborak aurrera egiten duen heinean garapen horrekin jarraitzeko ezinbestekoa da bere egituren modernizazioa. Bitartekoen eta baliabideen lurralde-banaketak ez du bat egiten, dagoeneko, zerbitzuen eraginkortasun-irizpideekin, iraganaren herentzia besterik ez baita.

Gobernu honek garatu nahi duen Euskadi solidariorako beharrezkoa da Babes Zibileko Boluntarioak larrialdien euskal sisteman sartzea. Boluntario horiek sustatzeak, berriz, haiek babesteko garaian euskal gizarteak ere erantzukizuna edukitzea esan nahi du, bai eta erresilientzia handiagoa ere arrisku larriko eta hondameneko egoeren aurrean.

Herrizaingo sailburuak 2009ko ekainean Erakunde, Herrizaingo eta Justizia Batzordearen aurrean edukitako agerraldian adierazpen hauek egin zituen Sailaren ildo orokorrak azaltzean:

”Ahalik eta eraginkortasun operatibo handiena lortzea da Babes Zibilean eta Larrialdiei emandako Arretan dugun kezka handiena; horrela, herritarrek ziurtasunez jakin dezaten kalitate altuko zerbitzu bat eskuratzen ari direla. Ezinezkoa izango da zorrozki eta laster jardutea, eragindako pertsonek ez badakite gure zerbitzuak existitu ere egiten direnik.

Hori dela eta, herritarren zerbitzuei buruzko ezaguera indartu nahi dugu, SOS Deiaken 112 zerbitzua optimizatzearekin batera.
Herritar guztiek jakitea nahi dugu 112 zenbakia arreta orokorreko zerbitzu iraunkorra eta profesionala dela, bakoitzaren arazoei erantzun egokia eta berehalakoa emango diena .Horretarako,  Larrialdietan eta Babes Zibilean 2010-2014 Plan Estrategikoa landuko dugu.  Orobat, Larrialdietan eta Babes Zibilenas Arreta Eskaintzeko Euskal Eskola sortuko dugu Arkauteko Poliziaren Ikastegian, eta boluntarioei eta Babes Zibilari buruzko araudi berri bat garatuko dugu. Azkenik, Euskalmeten Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza erantsiko diogu Herrizaingo Sailari,  arlo horren eta Larrialdietarako Arretarenaren artean etengabeko koordinazioa ezartze aldera”.

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Babes Zibila eta larrialdiei emandako erantzuna zeharkako arlo bat da, ohiko egoeretan sail garrantzitsuei eragiten diena; arrisku handiagoko egoeretan, berriz, Gobernu, aldundi eta udaletako erakundeen multzoari eragitera ere iritsi daiteke. Hausnartu diren jarduerek beheko sail eta erakunde hauen lanari eragiten diote, neurri handiagoan edo txikiagoan:

  • Herrizaingo Saila: Herrizaingo Sailburuordetza eta Segurtasun Sailburuordetza.
  • Osasun eta Kontsumo Saila.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila: Gizarte-ongizatea.
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila: Uraren Euskal Agentzia.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila : Garraioak eta Portuak.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Babes Zibilaren alorrean lan egiten duten eta Larrialdien Euskal Sisteman sartzen diren boluntario-erakundeen oinarrizko araudiak jasotzen du, dagoeneko, parte-hartzearen alderdi hori.

Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak V. kapituluan arautzen ditu babes zibileko boluntarioei dagozkien gaiak. Lege horren arabera, boluntario-erakundeek bermatzen eta bideratzen dute herritarrek parte-hartzea babes zibileko lanetan eta larrialdiei emandako arretan, oro har.

Duela gutxira arte ez zegoen EAEn Babes Zibileko boluntarioen dinamika bideratuko zuen organorik. Hala eta guztiz ere, Herritarrek Larrialdien Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuak Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea sortu du, Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen baitan. Bertako kide izan ahalko dira Babes Zibileko Boluntariotzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroan izena eman duten erakundeetako ordezkariak. Jarduera horrek herritarrek larrialdien kudeaketan duten parte-hartzea hobetzea azpimarratzen du.

Horretarako, halaber, Lankidetza Hitzarmenak jorratu nahi dira Babes Zibileko Boluntariotzako Erakundeekin, horretarako jada existitzen diren hitzarmenak dinamizatuz (helburuen, programen, adierazleen, gastuaren zenbaketaren eta helburuen ebaluazio dinamikoaren bitartez), eta hitzarmen berriak ezartzea sustatuz.

Eraginak

Araudian eragina

Larrialdiak Kudeatzeko Legea eguneratzea, Larrialdien Euskal Sistema hobetzeko helburuarekin.

Babes zibilaren arloan: Auto-babeserako Euskal Araua argitaratu eta martxan jartzea, Auto-babeserako Oinarrizko Arauaren garapen modura.

Antolamenduan eragina

Larrialdien, Babes Zibilaren eta Meteorologiaren Euskal Agentziaren (aurrerantzean EAMET) sorrerarekin hobekuntzak lortu nahi dira Euskadin larrialdiak artatzeko kudeaketan, bai Meteorologia eta Larrialdiak gehiago kohesionatuz, bai kudeaketako egitura eta metodoak modernizatuz.

Estatuan ez dago ezaugarri horiek dituen agentziarik, izan ere, Larrialdien eta Meteorologiaren arteko sinergiak ekimen modernoa eta aitzindaria dira, aurkako fenomeno meteorologikoei eta arrisku natural guztiei modu osoan aurre egitean oinarritzen baita.

Jarduera hau Larrialdien Euskal Sisteman esku hartzen duten zerbitzu guztietara eramango da, Euskadiko Herri Babeserako Batzordearen bitartez.

  • Euskadiko Itsasoko Laguntzako Batzordea sortuko da, gai horretan Euskadin jarduten duten erakunde guztien koordinazio-organo gisara.
  • Telefono bidezko 1-1-2 Arreta Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetuko da, baita SOS-DEIAKen Larrialdien Koordinazioko Zentroena ere.

Ildo beretik, Larrialdien Koordinazio Zentroen Kalitate Planari helduko zaio, legegintzaldi honetan egindako SOS-DEIAKen Zerbitzu Agiria oinarri hartuta.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduerek ez dute finantzazio osagarririk behar, eta Herrizaingo Sailaren ohiko aurrekontuarekin gauzatuko dira. Espero da baliabide eta bitartekoak egokitzetik bertatik gastuaren murriztapen txikia lortzea, edo, behinik behin, haien errentagarritasun handiagoa eskuratzea.

Beste jardueretan eragina

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia berregituratuko da, besteak beste, Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko prestakuntza ere emateko.

Izan ere, une honetara arte ez da egon EAEn Larrialdien eta Babes Zibilaren alorreko prestakuntza homologatu, homogeneizatu eta sustatzeko ardura hartuko zuen organorik, beraz, horrek izaera berritzailea ematen dio asmo honi, Larrialdi Zerbitzuen jarduna hobetze aldera ezinbestekoa dena.

Aurreikusitakoaren arabera, zerbitzu horiek Ikastegiko Artekaritza Kontseilura sartuz gauzatuko da Larrialdi Zerbitzuen erakunde arduradunekiko lankidetza, bai eta berariazko prestakuntza planak egiteko lankidetza-hitzarmenak ezarriz ere.

Erakunde harremanetan eragina

EAEko Itsasoko Laguntzaren kudeaketari heltzea da jarduera honen helburua, Gernikako Estatutuan bildutako eskumenaren azterketaren ildotik. Estatuarekin hitzarmena sinatu eta Itsasoko Laguntzako Euskal Plana egingo da, Itsasoko Laguntzan arduradun diren estatuko eta autonomia-erkidegoko eragile guztien parte-hartzearekin.

Eskumenaren transferentzia ez da egin, nahiz eta 12 milien esparruan jarduten den Erkidegoko baliabide eta bitartekoekin. Itsasoko Laguntzaren alorrean EAEk egindako jardueren kostua urtero jasotzen da Eusko Legebiltzarrean onesten diren Aurrekontuetan. Jarduera honek une honetan egiten ari den egoera bat eguneratuko luke, eta EAEk egiteke dituen transferentzietako bat argituko luke.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2009/2013.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2009/07/012009/12/31Bukatuta
Garapen-aldia2010/01/012013/12/31Bukatuta
Jardueraren bukaera2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05