20. Open Data Euskadi. EAEko Administrazio Orokorreko datu publikoak irekitzea.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Eusko Jaurlaritzak bere esku dauden datu publikoak eragingarriki irekitzeko konpromisoa du. Datu publikotzat joko dira pribatutasun-, segurtasun- edo jabetza-mugetara atxikita ez dauden datu guztiak. Datu-multzoak berrerabili daitezkeen formatuetan jarriko dira, modu antolatuan eta lehentasun-irizpideen arabera. Datu-multzoak jabetza irekiko lizentzien pean eskaini ahalko dira, horrela berriro banatu, berrerabili eta merkataritza-xedeekin balia daitezen

Hauek dira Jardueraren helburuak:

  • Sektore infomediarioak berrerabiltzeko edukiak proposatzea, eratorritako produktuak eskuratu, eta, horrela, balio ekonomikoa eta gizartekoa sortzeko moduan.
  • Administrazioan gardentasuna sustatzea.
  • Administrazioen artean elkarreragingarritasuna sustatzea, izan ere, horiek aplikazioak sor ditzakete beren datuetatik eta Eusko Jaurlaritzak berrerabilitako beste datu batzuetatik abiatuta.
  • Informazio-sistemen barne-antolamenduari bide ematea, datuen dokumentazioa sustatuko baita, besteak beste.

Aurrekariak

Zuzentarauaren transposizioa egiten duena) erantzuten dio sektore publikoko informazioak, hain zuzen ere, informazioaren gizartean garapen ekonomikorako duen interesari.

Sektore publikoak informazio ugari eta askotarikoa sortzen du. Informazio hori gizarte informazioa, informazio ekonomikoa, geografikoa, estatistikoa, meteorologikoa edo turistikoa, baita enpresei eta hezkuntzari buruzkoa ere herritarrek eta eduki digitaleko industriek berrerabil dezakete. Gainera, informazio honek eduki digitalen sektorerako bereziki erakargarri egiten duten ezaugarri batzuk ditu, hots, osatua, fidagarria eta kalitatezkoa da.

Aldi berean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT) errotik aldatu dituzte informazio orokorra eta sektore publikoko informazio berezia eskuratzeko bideak eta, horren ondorioz, nabarmenki erraztu dute informazio-bilketa, haren hedapena, eskura jartzea eta eraldaketa. Hori dela eta, ezagutzaren ekonomian, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeak aukera ekonomiko nabarmenak dakartza, izan ere, informazio digitaleko produktu ugarirentzako funtsezko oinarria da. Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da informazio publikoaren berrerabilpen eraginkorra bermatzea, haren aukerak aprobetxatzeko eta, horrela, produktu, zerbitzu eta merkatu berriak garatzeko. Horien bitartez, eduki digitalen industriaren garapen ekonomikoa handiagoa izango da eta lanpostu gehiago sortuko dira.

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren 09/12/29ko Akordioan (datu publikoak irekitzeko proiektua hastea agintzen duena) proposatu zuen, azaroaren 16ko 37/2007 Legea betetzeko, eta, ikuspegi zabalago batekin, Gobernu Irekira bideratzea informazio publikora sartzeko askatasuna. Horretarako, gardentasunaren, parte-hartzearen, zerbitzuaren eta eraginkortasunaren balioak erabili beharko dira.

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Plan honek zeharkako izaera du EAEko Administrazio osorako, eta, ondorioz, sail guztiak eta sektore publikoa barneratuko ditu.

Halaber, komenigarria da proiektu hau Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin lankidetzan sustatzea.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Sektore infomediarioa: informazioa berrerabiltzeko gaitasun teknikoa duten enpresa, elkarte eta partikularrak. Lankidetza aktiboa bilatuko da sektore honekin, Irekiak emandako plataformaren erabilera eta dinamizazioa baliatuta.

Eraginak

Araudian eragina

Titulartasun-araubidea, informazio publikoaren erabilera eta azken horren berrerabilpena arautzeko legeetan eragingo du

Beste jardueretan eragina

Bere zeharkako izaera dela medio, Jarduera honek Sail guztien ekintzetan eragingo du antolamenduaren eta informatikaren alorretan, nahiz eta lehenengo fasean askapenerako jarduera garrantzitsurik behar ez duten datu-multzoak aukeratuko diren.

Beti ere, jarduera hau Lehendakaritzak Gobernu Irekiaren alorrean bideratzen dituen jarduerekin koordinatu beharko da.

Erakunde harremanetan eragina

Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legeak, azaroaren 16koak, “berrerabilpena” kontzeptutik kanpo uzten du Administrazioen eta sektore publikoko erakundeen arteko informazio-trukea, esleiturik dituzten eginkizun publikoak baliatzean egiten bada. Datuen irekierak, oro har, administrazioen arteko lankidetza-aukera handiak eskaintzen ditu eta, batez ere, haien webguneen artekoak.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/04/07Bukatuta
Garapen-aldia2010/04/082013/12/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/04/07

Ebaluazioaren laburpena

Abian daraman denbora: urte 1

                          Eskuragarri dauden datasetak: 1.272

                          Hileroko deskargen batez bestekoa: >250

                          Zerbitzatutako orrialdeak hileko: >20.000

                          Erabiltzaile bakarrak hileko: >2.500

Lortutako sariak: Erabiltzailearentzako zerbitzurik onenari FICOD 2010 saria.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05