Izatezko bikoteei buruzko betebeharrak eta agiriak

Betekizunak eta agiriak, IZATEZKO BIKOTEAREN ERAKETA-ADIERAZPENA INSKRIBATZEKO

Bikotekide biek bertaratu behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean, hau guztia adierazteko:

  • Izatezko bikote gisa inskribatu nahi dutela.
  • Betetzen dituztela izatezko bikotea eratzeko eskatzen diren baldintzak.
  • Badakitela zer ondorio dituen izatezko bikotearen eraketa-adierazpena inskribatzeak.

Orobat, bikotekideek, ados jarrita, beren batasunetik ondorioztatzen diren harreman pertsonalak arautu ahal izango dituzte, bai eta ekonomia- eta ondare-harremanak ere, eta, horretarako, hitzarmen edo itun bat sinatu beharko dute. Bertan, bien eskubideak eta betekizunak jasoko dituzte, bai eta izatezko bikotea amaitutzat joz gero aplikatu beharreko konpentsazio ekonomikoak ere.

Bikoteak berak aukeratuko du nola sinatu nahi duen hitzarmen edo itun hori: agiri publikoan notarioaren aurrean edo agiri pribatuan. Hitzarmena edo ituna agiri pribatuan sinatzekotan, bikotekide biek sinatu beharko dituzte haren orrialde guztiak. Orobat, haren bi kopia aurkeztu beharko dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari eransteko.

Edonola ere, borondatezkoa da harreman pertsonaIak eta ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko hitzarmen edo itun bat sinatzea, Izatezko Bikoteak arautzen dituen (maiatzaren 7ko 2/2003) Legeak ez baitu hori egitea exijitzen. Sinatzekotan, muga hauek baino ez ditu izango:

  • Ezingo da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa baldintzaren baten mende ezartzea ere.
  • Ezin izango da bikotekideen funtsezko eskubideen eta askatasun publikoen aurka joan.

Hori horrela dela, izatezko bikoteak sinatuta duen hitzarmena edo ituna aldatu ahalko du, hasieran, bai eta beranduago ere, eta egokitzat jotzen duen beste aldiz. Orobat, bikoteak izatezko bikotearen eraketa-adierazpena inskribatzeko eskatzen duen unean inolako hitzarmenik edo itunik ez sinatzea erabakitzen badu, gerora erabaki ahal izango du hitzarmen edo itun bat sinatzea bikotekide bien arteko batasunetik ondorioztatzen diren harreman pertsonalak eta ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko.

Goian aipatutako kasu bietan, izatezko bikoteak Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari bidali beharko dio bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko hitzarmena edo ituna eransteko edo aldatzeko eskabidea. Hasieran sinatutako hitzarmena edo ituna aldatzea erabakitzen duten aldi guztietan aurkeztu beharko dute eskabide hori bikotekide biek batera.

Berariazko ituna egon ezean, bikotekideek arautu nahi badituzte beren batasunetik ondorioztatzen diren harreman pertsonalak, ekonomia- eta ondare-harremanak, Izatezko Bikoteak arautzen duen Legearen 6. artikuluan oro har ezartzen diren klausulak bete beharko dituzte (maiatzaren 7ko 2/2003 Legea).

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak itun pribatua egiteko zenbait eredu eskaintzen ditu, bikote interesdunek aukera dezaten (ez da derrigorrezkoa). Ereduok atal honetan bertan daude eskuragarri interesdunentzat, “Inprimakiak eta Itunak” izenburupean.

Beste alde batetik, Izatezko Bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ondoren azaltzen diren agiriak aurkeztu behar dira:

I. DOKUMENTAZIO OROKORRA:

1. Bikotekide bakoitzaren NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo pasaportearen kopia, salbu eta bikotekide batek edo biek baimena eman badiote Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari NANa edo AIZa egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko.

2. Bikotekide bakoitzaren bizi-agiria eta egoera-agiria, edo, atzerritarrak izanez gero, agintari eskudunak emandako agiri baliokidea. Agiriak egungo egoera zibila egiaztatu beharko du.

  • Agiriak jatorrizkoa izan behar du. Halaber, inskripzio-eskaera aurkeztu den egunetik atzera hilabetetik beherako igorpen-data izan behar du, eskatzailea bertako nazionalitatea badu; eta hiru hilabetetik beherako igorpen-data, eskatzailea atzerritarra bada. Gainera, atzerriko dokumentu publiko guztiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte (ikus III. atala: Atzerriko dokumentazioa)
  • Erregistro Zibil eskudunak bizitza- eta estatu-agiria ematen ez badu, bikoteko kide bakoitzak jaiotza-ziurtagiri literala aurkeztu beharko du. Jaiotza-ziurtagiri literalak Erregistro Zibil eskudunak egin beharko ditu, inskripzio-eskaera aurkeztu baino hiru hilabete lehenago.

3. Bikotekideetariko batek, gutxienez, egiaztatu behar du Euskal Autonomia Erkidegoan duela auzotasun zibila. Egiaztapena modu desberdinetan egingo da, segun eta eskatzaileak nazionalitate espainola jaiotzetik duen edo atzerritarra izanik nazionalitate hori gerora hartu duen.

A. Jaiotzez nazionalitate espainola izanik EAEn bizi direnek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

  • Errolda-ziurtagiria, azken 10 urteetan jarraian EAEn bizi izan direla egiaztatzen duena, eta hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria; edo
  • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, non jaso behar baita beren borondatez Erregistro Zibilaren aurrean EAEko auzotasun zibila hartu duela, EAEn bi urte baino gehiago jarraian daramatelako bizitzen.

B. Jaiotzez nazionalitate espainola izanik EAEn bizi ez direnek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

  • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegoko auzotasun zibila hartu dutela jasotzen duena; edo
  • Errolda-ziurtagiria, EAEn 10 urtez jarraian bizi izan direla egiaztatzen duena, ondorengo errolda-ziurtagiriak gaur egun arte eta hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria.

C. Nazionalitate espainola hartu duten atzerritarrek hau egin behar dute:

  • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria aurkeztu, nazionalizatu diren unean Euskal Autonomia Erkidegoko auzotasun zibila hartu dutela jasotzen duena, edo
  • jaiotzez nazionalitate espainola dutenentzat adierazitako eran jokatu, baldin eta nazionalitatea lortu zuten unean beste auzotasun zibil bat aukeratu bazuten.

Edonola ere, ez dute balioko auzotasun zibila egiaztatzeko hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiriek, baldin eta inskribatzeko eskaera aurkeztu zenetik atzera hiru hilabetetik gorako igorpen-data badute, ezta errolda-ziurtagiriek ere, baldin eta inskribatzeko eskaera aurkeztu zenetik atzera hilabetetik gorako igorpen-data badute.

 II. DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:

 1. Bikotekideren bat edo biak adingabeak badira:

  • Emantzipazioa egiaztatzen duen Erregistro Zibilaren ziurtagiria. Jatorrizkoa izan behar du.

 2.  Espresuki arautu nahi badituzte izatezko bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak:

  •  Jatorrizko ituna (bi kopia): izatezko bikotearen ekonomia- eta ondare?harremanak arautzen dituena. Ituna notarioaren aurreko eskritura publiko batean edo agiri pribatuan ezarri ahalko da, eta bikotekide bien sinadura autografoa izan beharko du. Agiri pribatuan ezartzen denean, bi bikotekideek sinatu beharko dituzte haren orrialde guztiak.

3.  Hona aurkeztu beharreko agiriak, bikotekide bat edo biak Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean agertzeko betekizunetik salbuetsita egonez gero:

A. Eskatzailea ezin denean aipatu erregistroaren aurrean agertu, gaixotasun larri baten ondorioz. Hori dela eta, luzaroan ospitaleratzea beharrezkoa delako edo ez delako komeni pazientea lekuz aldatzea jaso behar duen tratamendu mediku jarraitua dela?eta:

  • Medikuaren txostena, jatorrizkoa, aurreko paragrafoan azaldutako egoera egiaztatzen duena. Pazientea artatzen duen medikuak eman behar du, eta bertan jasoarazi beharko da, oro bat, eskatzaileak bere ahalmen mental guztiak balia ditzakeela eta gaitasun osoa duela izatezko bikote gisa inskribatu nahi duela adierazteko.
  • Notario-ahalordea edo idazki pribatua (biak jatorrizkoak): notarioaren aurrean legeztatutako sinadura jaso beharko du. Orobat, datu hauek bildu beharko ditu: zeinek duen Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean interesdunaren izenean izapideak egiteko baimena eta zehazki zer ekintza egiteko ahalmena ematen zaion. Hala badagokio, bikoteak hautatu dituen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna ere adieraziko da bertan.

 B. Eskatzailea ezin denean aipatu erregistroaren aurrean agertu, espetxeratuta dagoelako:

  •  Espetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria, jatorrizkoa, aurreko paragrafoan azaldutako egoera jasotzen duena.
  • Notario-ahalordea edo idazki pribatua (biak jatorrizkoak): notarioaren aurrean legeztatutako sinadura jaso beharko du, edo espetxeko agintari batek, organo batek edo horretarako eskumena duen norbaitek benetakotzat egiaztatutako sinadura. Orobat, datu hauek bildu beharko ditu: zeinek duen Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean interesdunaren izenean izapideak egiteko baimena eta zehazki zer ekintza egiteko ahalmena ematen zaion. Hala badagokio, bikoteak hautatu dituen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna ere adieraziko da bertan.

III. ATZERRIKO AGIRIAK AURKEZTEKO BALDINTZAK

Atzerriko agiri publikoak aurkezteko honako baldintza hauek bete behar dira:

  1. Ofizialki itzulita egon beharko da euskarara nahiz gaztelaniara, beti ere, adierazitako hizkuntza horietako batean eman ez bada.
  2. Alor honetan oro har aplikatzekoa den legedian zehaztutako xedapenen arabera legeztaturik egon beharko da. Nolanahi ere:
    1. Agiria eman duen herrialdeak 1961eko urriaren 5eko Hagako XII. hitzarmena sinatu badu Atzerriko Agiri Publikoak Legeztatzeko Eskakizuna ezabatzekoa ("Apostillaren Hitzarmena" izenez ezagutzen dena), ez da beharrezkoa izango agiria legeztatzea agiriak elkarri aitortzeko xedearekin, baina bai zigilu edo apostilla bat jartzea.
    2. Agiria eman duen herrialdea Europar Batasuneko Estatua bada, gaur egun ez da beharrezkoa legeztatzea agiri publikoak (jaiotza edo ezkontza ziurtagiria edo ebazpen judiziala) edo haien kopia ziurtatuak, herrialde horietako autoritate batek eman baditu. Horrenbestez, Europar Batasuneko beste herrialde bateko agintariek benetakotzat onartu beharko ditu, benetakotasun-zigilurik (apostilla) eskatu gabe.

Betekizunak eta agiriak, IZATEZKO BIKOTEAREN ERAKETA-ADIERAZPENAREN INSKRIPZIOA BALIOGABETZEKO

 Izatezko bikotea amaitutzat jo daiteke, arrazoi hauengatik:

  • Bikotekide biek hori egitea adostu dutelako.
  • Bikotekide batek bere kabuz erabaki duelako. Modu frogagarrian eman beharko dio erabaki horren berri beste bikotekideari.
  • Bikotekideren bat bat hil delako edo haren heriotza-deklarazioa dagoelako.
  • Bikotekideak elkarrekin ezkondu direlako.
  • Edozein bikotekidek beste pertsona batekin ezkondu delako.

Aurreko arrazoiren batengatik izatezko bikotea amaitutzat joz gero, haren eraketaren adierazpenaren inskripzioa baliogabetu beharko da, eta, horretarako, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroari aurkeztu beharko zaio hori egiteko eskaera.

Izatezko bikotea baliogabetzeko eskaera bikotekide batek edo biek egin dezakete; eskaera egin dutenek EAEko Izatezko Bikotekideen Erregistroan bertaratu behar dute izatezko bikotearen eraketa-adierazpenaren inskripzioa baliogabetu nahi dutela adierazteko.

Bikotekide bakoitzak bere aldetik agertu ahalko da, bi kasuotan:

  • Bikotekideetariko batek horrela egiteko eskatzen duenean.
  • Izatezko Erregistroko arduradunak komenigarritzat jotzen duenean.

Aurkeztu beharreko agiria, bikotekide BIEK eskatzen dutenean izatezko bikotea baliogabetzeko:

Bakarra.- Bikotekide bakoitzaren NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo pasaportearen kopia, salbu eta bikotekide batek edo biek baimena eman badiote Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari NANa edo AIZa egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko. 

Aurkeztu beharreko agiriak, bikotekide BATEK eskatzen duenean izatezko bikotea baliogabetzeko:

I. DOKUMENTAZIO OROKORRA:

1. Izatezko Bikotea baliogabetzeko eskatzen duen bikotekidearen NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo pasaportearen kopia. Ez du horrelakorik aurkeztu beharko, ordea, baimena eman badio Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari NANa edo AIZa egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko.

2. Izatezko bikotea amaitutzat jotzeko erabakia beste bikotekideari era frogarrian jakinarazi diola egiaztatzen duen agiria (hau da, edukiari buruzko egiaztagiriarekin eta jaso izanaren agiriarekin, notario-idazkiarekin...).

Agiriaren kopia aurkeztu ahalko da.

II. DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:

1. Izatezko Bikotea baliogabetzeko eskatzen duen bikotekidea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  •  Genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren kopia. Aginduak indarrean egon behar du eskabidea aurkezten denean.
  • Genero-indarkeriazko gertakariak zigortzen dituen epaiaren kopia; epai horretan, eskabidea aurkezten denean indarrean dauden biktima babesteko neurriak ezarriko dira.
  • Babes-agindurik edo kondena-epairik egon ezean, eta babes-agindua eman arte, Fiskaltzak emandako txostena (jatorrizkoa); eskatzailea genero-indarkeriaren biktima dela iradokitzen duten zantzuak daudela azalduko da txosten horretan.

2.  Izatezko bikotea baliogabetzeko eskatzen duen bikotekideak EZIN IZAN BADIO jakinarazi beste bikotekideari izatezko bikotea amaitutzat jotzea erabaki duela:

  •  Biek osatutako izatezko bikotea amaitzeko erabakia burofax baten bidez jakinaraztea ezinezkoa izan dela egiaztatzen duen agiria.

Agiriaren kopia aurkeztu ahalko da.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, jatorrizkoa, zera azaltzen duena: ez dakiela non bizi den gaur egun beste bikotekidea edo non jakinaraz diezaiokeen erabaki duela eratuta zuten izatezko bikotea amaitutzat jotzea.

III. IZATEZKO BIKOTEAREN ERAKETA BALIOGABETZEKO DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKO ERKIDEA, eskatzailea salbuetsita badago EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean agertzeko betekizunetik.

1. Eskatzailea ezin denean agertu aipatu erregistroaren aurrean, gaixotasun larri baten ondorioz. Hori dela eta, luzaroan ospitaleratzea beharrezkoa delako edo ez delako komeni pazientea lekuz aldatzea jaso behar duen tratamendu mediku jarraitua dela?eta:

  • Medikuaren txostena, jatorrizkoa, aurreko paragrafoan azaldutako egoera egiaztatzen duena. Pazientea artatzen duen medikuak eman behar du, eta bertan jasoarazi beharko da, oro bat, eskatzaileak ahalmen mental guztiak balia ditzakeela eta gaitasun osoa duela izatezko bikotea eratu izanaren adierazpena baliogabetu nahi duela adierazteko.
  • Notario-ahalorde edo ahalorde idatzi pribatua (jatorrizkoak biak): notario aurrean legeztatutako sinadura jasotzeaz gain, datu hauek bildu beharko ditu: zeinek duen Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean interesdunaren izenean izapideak egiteko baimena eta zehazki zer ekintza egiteko ahalmena ematen zaion.

 2. Eskatzailea ezin denean aipatu erregistroaren aurrean agertu,espetxeratuta dagoelako:

  • Espetxeko zuzendariak emandako jatorrizko ziurtagiria, aurreko paragrafoan azaldutako egoera jasotzen duena.
  • Notario-ahalordea edo idazki pribatua (biak jatorrizkoak): notarioaren aurrean legeztatutako sinadura jaso beharko du, edo espetxeko agintari batek, organo batek edo horretarako eskumena duen norbaitek benetakotzat egiaztatutako sinadura. Orobat, datu hauek bildu beharko ditu: zeinek duen Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean interesdunaren izenean izapideak egiteko baimena eta zehazki zer ekintza egiteko ahalmena ematen zaion.

Izatezko Bikotea baliogabetzea, heriotza, heriotza-deklarazioa edo ezkontza dela-eta.

Izatezko bikotekide baten edo bien heriotza edo ezkontza erabat egiaztatuta daudenean, ofizioz edo alde interesdunak eskatuta baliogabetu ahal izango da izatezko bikotearen inskripzioa.

Azken kasu horretan, bi bikotekideek edo batek egindako baliogabetze-eskabidearekin batera, ondoren azaltzen diren agiriak aurkeztu beharko dira, kasuaren arabera:

  • Zendu den bikotekidearen heriotza-ziurtagiria edo heriotza-deklarazio judiziala.
  • Dagokion ezkontza-ziurtagiria.

Orobat, baldin eta alde interesdunak eskatuta baliogabetzen bada izatezko bikotea, ez da beharrezkoa izango bertaratzea EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroan.

Zer egunetan emango da amaitutzat izatezko bikotea? Bada, kasuaren arabera:

  • Heriotza-ziurtagirian edo heriotza-deklarazio judizialean jasotzen den heriotzaren do heriotza-deklarazioaren egunean.
  • Ezkontza-ziurtagirian jasotako ezkontza-egunaren bezperan.

Betekizunak eta agiriak, EKONOMIA- ETA ONDARE-HARREMANAK ARAUTZEKO ITUNA ERANSTEKO EDO ALDATZEKO

Izatezko bikotearen eraketa-adierazpena inskribatu ondoren edozein unetan arautu edo aldatu ahalko dituzte izatezko bikoteek haren batasunetik ondorioztatzen diren ekonomia- eta ondare-harremanak.

Horretarako, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistrora bidali beharko diote bikotearen ekonomia?eta ondare-harremanak arautzeko ituna eransteko edo aldatzeko eskabidea, bikotekide biek sinatuta.

Orobat, bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko ituna inskribatu aurretik, zera eskatuko zaie bikotekide biei: zuzenean bertara daitezen biak Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzen duen lurralde-ordezkaritzaren aurrean, eta bertan adieraz dezaten beraien arteko ekonomia- eta ondare-harremanak arautu edo aldatu nahi dituztela.

I. DOKUMENTAZIO OROKORRA:

1. Bikotekide bakoitzaren NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo pasaportearen kopia. Ez da horrelakorik aurkeztu beharko, ordea, bikotekide batek edo biek baimena eman badiote Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari NANa edo AIZa egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko.

2. Espresuki arautu nahi badituzte izatezko bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak:

  • Izatezko bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzen dituen ituna, jatorrizkoa (bi kopia): notario aurreko eskritura publikoan edo agiri pribatuan eratu ahalko da, eta bi bikotekideen sinadura autografoa izan beharko du; agiri pribatua eratuz gero, bikotekide biek sinatu beharko dituzte haren orrialde guztiak.

II. DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:

Baldin eta eskatzailea salbuetsita badago EAEko Izatezko Bikotekideen Erregistroaren aurrean agertzeko betekizunetik:

1. Eskatzailea ezin denean aipatu erregistroaren aurrean agertu, gaixotasun larri baten ondorioz, Hori dela eta, luzaroan ospitaleratzea beharrezkoa delako edo ez delako komeni pazientea lekuz aldatzea jaso behar duen tratamendu mediku jarraitua dela-eta:

  • Medikuaren txostena, jatorrizkoa, aurreko paragrafoan azaldutako egoera egiaztatzen duena. Pazientea artatzen duen medikuak eman behar du, eta bertan jasoarazi beharko da, oro bat, eskatzaileak bere ahalmen mental guztiak baliatu ditzakeela eta gaitasun osoa duela izatezko bikotearen ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko edo lehendik ezarritako ekonomia- eta ondare-harremanen arauketa aldatzeko.
  • Notario-ahalorde edo ahalorde idatzi pribatua (jatorrizkoak biak): notario aurrean legeztatutako sinadura izan beharko du. Bertan adierazi behar da zeinek daukan baimena interesdunaren izenean Izatezko Bikotekideen Erregistroaren aurrean jarduteko, eta zer ekintza zehatz egiteko ematen zaion ahalmena.

2. Eskatzailea ezin denean aipatu erregistroaren aurrean agertu, espetxeratuta dagoelako:

  • Espetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria, jatorrizkoa, aurreko paragrafoan azaldutako egoera jasotzen duena.
  • Notario-ahalordea edo idazki pribatua (biak jatorrizkoak): notarioaren aurrean legeztatutako sinadura jaso beharko du, edo espetxeko agintari batek, organo batek edo horretarako eskumena duen norbaitek benetakotzat egiaztatutako sinadura. Orobat, datu hauek bildu beharko ditu: zeinek duen Izatezko Bikoteen Erregistroaren aurrean interesdunaren izenean izapideak egiteko baimena eta espresuki zer itun aukeratu duten bikotekidek euren arteko ekonomia- eta ondare-harremanak arautzeko.

Betekizunak eta dokumentazioa, ZIURTAGIRIAK lortzeko:

EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroan ziurtagiriak emango ditu erregistro horretan sartu diren izatezko bikoteen harremanaren edukiari eragiten dioten inskripzioari, egintzei eta ekintzei edo beste edozein egoerari edo konturi buruz. Zeinek eska ditzakete ziurtagiriok? 

  • Bikotekide biek batera edo bakoitzak banaka.
  • Beste edozeinek, interes legitimoa duela egiaztatuz gero.

Horretarako, dagokion ziurtagiri-eskabidea aurkeztu beharko da, agiri hauekin batera: 

1.  Bikotekide bakoitzaren NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo pasaportearen kopia. Ez da horrelakorik aurkeztu beharko, ordea, baimena eman badio Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari NANa edo AIZa egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko.

2. Ziurtagiria eskatzen duena EZ bada izatezko bikotekideetariko bat:

  • Interes legitimoa baten titularra dela egiaztatzen duen Agiriaren kopia aurkeztu ahalko da. 

Tramitazio elektronikoa

EAEko Izatezko Bikotekideen Erregistroa: izapideak 

Formularioak eta hitzarmenak

Azken aldaketako data: