Itsaski-bilketa profesionalarako baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza


Xedea

Euskadin oinezko itsaski-bilketa profesionalean aritzeko ezinbesteko da Euskal Autonomia Erkidegoko oinezko itsaskilarien erroldan sartuta egotea.

Erroldan sartzerakoan itsaski-bilketan aritzeko baimena bat lortzen da, pertsonala eta banakoa.

Errolderapenak 5 urteko indarraldia izango du, eta baliozkotzea aski izango da doakionaren eskabidea eta dagokion Arrantzale-Kofradiaren eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren Zerbitzu Teknikoaren aldezko erizpena.

Euskal Autonomia Erkidegoko oinezko itsaskilarien erroldaren helburu nagusia berezko bakuen kudeaketa egokia eta biologia-eskuarteen zainketa da.

Moluskuak ekoizteko guneen sailkapena

Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko oinezko itsaskilarien erroldan sartuta egoteko beharrezkoa da:

- Arduralaritza-egoitza izatea Euskal Herriko udalen batetan

- 16 urtetik gora izatea

- Lanbide horretarako beharrezko ezagutzak egiaztatzea, batez ere arte, gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzkoak

- Itsaski-bilketan ohiz eta lanbidez aritzea eta harrapatutakoaren salmentatik irabaziak ateratzea

- Itsas-alorreko Gizarte-Segurantzaren bere kabuzko edo lansaripeko bazkide izatea.

Araudia

Agindua, 2016ko urriaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean kusku biko moluskuak ekoizten diren eremuen sailkapena ezartzeko dena.

122/1988 Dekretua, apirilaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko oinezko itsaskilarien erroldan sartzeko baldintzak arautzen duena (EHAA 93. zk, 1988/05/17)


Harremanak norekin

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Maite Ezeiza)
Telefonoa: 943 02 25 75
Faxa: 943 02 25 75
Posta elektronikoa: m-ezeiza@euskadi.eus

Arrantza Egituren Zerbitzua (Mª Jose Elorrieta)
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60
Faxa: 944 03 14 61
Posta elektronikoa: mj-elorrieta@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

- NANen fotokopia

- NAN tamainako 2 argazki

- Arduralaritza-egoitzaren egiaztagiria

- Idazki bat, harrapatu nahi dituen moeta zehaztuz eta lanbide horretarako beharrezko ezagutzak, batez ere arte, gebenaldi eta gutxienezko neurriei buruzkoak dituela egiaztatuz

- Itsas-alorreko Gizarte-Segurantzaren bazkide-agiriaren aldakia

- Doakiona, itsaski-bilketan ohiz eta lanbidez arituko denaren hitza ematea, harrapatutakoaren edo salmenten berri emanez Arrantzale-Kofradiari.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Edonoiz.

Errolderapenak 5 urteko indarraldia izango du, eta baliozkotzea aski izango da doakionaren eskabidea eta dagokion Arrantzale-Kofradiaren eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren Zerbitzu Teknikoaren aldezko erizpena.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskatzailearen udaleko Arrantzale-Kofradian.

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza


Ebazteko epea

Ez dago

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Euskal Autonomia Erkidegoko oinezko itsaskilarien erroldan sartzeko eta baimena lortzeko eskabidea

Euskal Autonomia Erkidegoko oinezko itsaskilarien erroldan baliozkotze eskabidea

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

07/11/2016