Lan eta Enplegu Saila

Iruzurraren aurkako politika

2014-2020ko programazio aldi honen helburu nagusienetako bat iruzurraren prebentzio, detekzio eta zuzenketa indartzea da Europar Batasuneko egitura- eta inbertsio-funtsekin batera finantzatutako eragiketetan.

Horregatik, Euskal Herriko Europako Gizarte Funtsaren Bitarteko Erakundeek, arau juridiko, etiko eta moralen estandar zorrotzenen betetzearekin beren konpromisoa adierazteaz gain eta bere jardueran integritate, objektibitate eta onestasun printzipio zorrotzenei atxikimendua adierazteaz gain,  Euskal Autonomia Erkidegoko EGFren 2014-2020 aldirako Programa Eragilearen Erakunde Onuradunen (POPV FSE 2014-2020) eta Gazteen Enplegurako 2014-2020 aldirako Programa Eragilearen euskal zatiaren (POEJ 2014-2020) esku gida bat jarri dute, iruzurraren aurkako borrokan erabil ditzaketen erreminta, prozedura eta gomendioekin