Hezkuntza Saila

Iraunkortasuna eta hezkuntza esku-hartzea / Lan ereduak/ Tailerrak. Ekintza osagarriak

   

Ekintza osagarri moduan garatzeko tailer ereduak

 

 

Ikasleek ekintza osagarri gisa tailer hauetariko bat garatuko dute egonaldian zehar

Espezieak (kasu honetan txoriak) babestea, inguruko ekosistemen erabilera iraunkorra sustatzea, ingurumenaren kudeaketa iraunkorra egitea eta biodibertsitatearen galera geldiaraztea.

Argazkigintzako hastapenak ezagutu eta praktikan jarriko dira, garai hartako teknikak eta aparatuak erabiliz, gaur egungo argazkigintzaren oinarriak ulertzeko eta baloratzeko.

Izarren irudikapen espaziala, eguzki sistema ezagutu, eta garai bateko astronomiako tresnen erabilera ezagutuko dira, geografikoki eta tenporalki orientatzeko eta unibertsoan lurra planetak unibertsoan duen tamaina txikiaz jabetzeko.

Papergintzako lan ezberdinak diseinatu eta gauzatuko dira, tindaketa koloreak eta paperaren konbinazioak aukeratuz eta irudimena erabiliz sormena garatzeko eta gozatzeko.

Kosmetika naturalaren mundura hurbilpena egingo da egunerokotasunean garbitasun eta higienerako erabiltzen diren produktuak elaboratuz, norbere osasuna zaintzen eta ohitura osasuntsuak hartzen ikasteko.

Lehengaietatik abiatuta eta hainbat errezetetan oinarrituz janaria prestatuko da, osasunean eta ingurumenean daukan garrantziaz jabetzeko eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko.

Zumetzarekin hainbat produktu erabilgarri egin, artisau-lanean murgiltzeko eta eskuz egitearen lana eta emaitza baloratzeko.

Artilea erabiliz apaingarri gisa erabiltzekoak diren ehunak egingo dira, dagokion artisau teknika ezagutzeko eta eskuz egitearen lanaz gozatzeko eta emaitza baloratzeko.

Buztina eskuz landuz eta esmalte bidezko margo lanak eginez piezak egingo dira, adierazpen artistikoa eta eskuz egitearen lana baloratzeko.

Malabareak egiteko beharrezkoak diren elementuak egin eta ariketak ikasi, sormena eta lan artistikoaren bidez norberaren psikomotrizitatea eta teknika hauei dagozkien trebetasunak lantzeko.