Hezkuntza Saila

Iraunkortasuna eta hezkuntza esku-hartzea

    

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko irakaslegoa beste zenbait kolaboratzailekin 1982. urtetik ari da lanean Sukarrietan dagoen Ingurumen Hezkuntzako zentroan Urdaibaiko biosfera erreserban. Bere lan eremuak ikerkuntza eta saiakuntza dira eta irakasle eta ikasleak iraunkortasunean oinarritutako bizimodurantz bideratzea du helburua.

Ingurumenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio, ezagutza, jarrera aldaketa eta bere aldeko ekimen indibidual eta sozialak garatzea da nahia. Ikasleek naturarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako ikerketak garatzeko aukera dute, eta irakasleek esperientzia pedagogiko zein material berriak sortzekoa.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko irakaslegoak eramaten du aurrera aukeraketa prozesu baten ondoren zerbitzu-eginkizunetan

Lan ildoak

  • Saiakuntza
    • Ingurumen Hezkuntzako lan proiektuak
    • Tailerrak
  • Ikerkuntza Ingurumen hezkuntzan

Helbidea

CEEP/SESZ, Abiña auzoa, z/g
48395 Sukarrieta - Pedernales (Bizkaia)

Kontaktua

e-maila: iraunkortasuna.hezkuntza@gmail.com
Telefonoa: 94 687 10 11