Departamento de Educación

Iraunkortasuna eta hezkuntza esku-hartzea / Oinarri teorikoak

    

Oinarri teorikoak

 

Euskal Autonomi Erkidegoko Curriculuma, Konpetentziak, eta Ingurumen Hezkuntza dira oinarriak eta Ikuspegi Eraikitzailea, Lan Proiektuen metodologia eta Ebaluazioa (ikaste prozesuaren erregulatzaile gisa) dira bide lana gauzatzeko.

  • Indarrean dagoen curriculumak, Oinarrizko Hezkuntzaren xedeetan, bere 4. Artikuluan dio:

“Honako hauek dira oinarrizko hezkuntzaren xedeak”

c) Ikasleak helduarorako eta bizitza oso baterako prestatzea, gizabanako diren aldetik; bizikidetza harmoniatsua garatzearekin eta gizarte justu eta zuzenago bat eraikitzearekin konprometituak; eta natura zaintzearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituak." (236/2015 Dekretua, EHAA, 2016-01-15)

  • Ingurumen Hezkuntzak, testuinguru guztiz ez jasangarri batean, iraunkortasunaren alde lan egiten du. Errealitate txikiak etorkizuneko ikuspegiarekin sortzen dira. Testuinguruan hazteko eta inplikatzeko asmoarekin lan egiten da. Gaitasunak eta konpetentziak garatzen dira, indibidualki zein kolektiboki gai izan gaitezen ingurumen krisiaren nondik-norakoak ezagutzeko, aurre egiteko, alternatibak eskaintzen eta martxan jartzen saiatzeko, bai gaur egun bai etorkizunean. Ezagutza berriak sortzen dira ezagupenen arteko dialogotik abiatuta, iraunkortasunari begira eta etorkizun jasangarri baten ikuspegia proiektatuz, belaunaldietan zehar eta belaunaldien artean etika solidario batek gidatua.

  • Lanari ekiterakoan, ikuspegi eraikitzailearen printzipioak kontuan hartzen dira:
    • Ikaste-prozesua ingurunearekin elkarreraginean garatzea buru-jarduera gogor baten ondorioz.
    • Ikaslearen aurretiazko ideietatik abiatzea, ezaguera berriak eraikitzeko eta gaitasunak garatzeko, betiere haren garapen-eremu hurbilaren baitan.
    • Ikasitakoa esanguratsua eta beste esparru batzuetan aplikagarria izatea.
  • Lan Proiektuen metodologiaren pedagogiaren-printzipioetan oinarritzen da problematikak batetik abiatuz.

9. Artikuluan, Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoei buruz dio:

“Hezkuntza-eskumenak dituen sailak ondorengo printzipio hauetan oinarritutako metodologia bat sustatuko du:

2.– Konpetentzien araberako pedagogiak ezaugarri nagusi hauek ditu:

a) Problema-egoerak konpontzea, eskura dauden baliabideak modu integratuan erabiliz.

d) Oinarrizko konpetentziak garatu ahal izateko, egoera errealetako jarduerak proposatu behar dira, eguneroko bizitzako problema nagusiak jakintzarekin lotuz.

e) Oinarrizko konpetentziak ganoraz ikasteko, ikasleak modu aktiboan inplikatu behar du jakintza bilatzen, ikasten, esperimentatzen, hausnartzen, aplikatzen eta komunikatzen.”

(236/2015 Dekretua, EHAA, 2016-01-15)

  • Ebaluazioa guztiaren ardatza da. Ikaste-irakaste prozesuaren erregulatzailea da. Horren zeregina heziketa prozesuak emandako informazioa aztertzea da, prozesuari osotasunean laguntzeko. Prozesu horren gidari bihurtzen da, eta prozesu berrien sortzailea edo katalizatzailea da. Ikaslearentzako ebaluazioa elementu autoerregulatzaile bihurtzen da, ikasten ikastea ahalbideratzen diona. Irakasleen lana irakaste-ikaste prozesua erregulazio (autoerregulazio-koerregulazio) mekanismoez blaitzea da.