Osasun Saila

Zer onura ekarriko dit niri?

  • Erosotasuna

    Dagoeneko ez da medikuarengana joan behar jarraipen-errezetak jasotzera. Farmazian botikak zuzenean emango dizkizute medikuak ezarritako jarraibideekin bat datozen datetan.
  • Informazio zehatza eta argia

    kontsultan ematen dizuten Tratamendu-orrian. Bertan jasota izango duzu botikaren izena, dosia eta tratamenduaren iraupena. Botika hartzeko garrantzitsua den informazioa ere jasoko du, baita azterketa-datak ere jarraitzen duten tratamenduetan.
  • Segurtasun handiagoa

    Izan ere, edozein osasun-profesionalak ikus dezake zer botika hartzen duzun, eta horrela, arazoak ekidin ditzake botika bikoiztu edo batera hartu behar diren horien erabilerarekin, eta osasunari buruz kontuan hartu beharrekoak ezagutuko ditu, alergiak edo jasanezintasunak adibidez. Gainera, sistema berak automatikoki ohartarazten du gerta daitezkeen gorabeherez.
  • Erabateko fidagarritasuna

    Farmazian guztiz seguru jakingo dute zein den agindutako botika eta dosiak, eta farmazia-arreta hobea eskainiko dizute. Sistema honetan beharrezkoa da farmaziako eta medikuntzako profesionalen arteko komunikazio-bide bat ezartzea.