Zer dira LAG? Maiz egiten diren galderak

Euskadiko Lurralde-estrategia definitzen duen araudia dira LAGak. LAGen bidez, EAEko lurraldea kudeatzeko jarraibide eta plan nagusiak ezartzen dira, haren gainean hartzen diren arloko eta tokiko erabakiei koherentzia emanez. LAGak Eusko Jaurlaritzaren esku daude, erkidegoaren eskumenetan sartzen direlako. Egun indarrean daudenak 1997an onartu ziren.

LAGek, zehazki, naturaguneen babesa, bizitegi-gune edo industrialde handien kokapena edo birmoldaketa, zenbait azpiegitura handiren gutxi gorabeherako trazadura eta haiek lurraldean duten funtzioa (bideak, errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak, eta abar), oro har, politika publikoen norabidea landa-eremuetan eta hiri-eremuetan, eta baita uraren zein energiaren kudeaketa ere, besteak beste, arautzen dituzte.

LAGek egunero-egunero eragin diezazuketen hamaika neurri ezartzen eta sustatzen dituzte. Besteak beste, honako erabaki hauek har ditzakete: 

  • Zure inguruko naturagune bat babesteko eta nola babesteko erabakia.
  • Zure landa-eremuan baimentzen eta debekatzen diren jarduera motak (nekazaritza eta abeltzaintzakoak edo bestelakoak).
  • Hurrengo 20 urteetan, zure eskualdean edo udalerrian eraiki ahal izango diren etxebizitzen kopurua.
  • Zure etxetik gertu bizitegi-gune, industrialde edo zona komertzial handi bat kokatzea ala ez kokatzea.
  • Beste legeek arautzen ez duten naturagune edo ondare-gune bateko paisaiaren babesa.
  • Naturagune degradatuak zaharberritzea, lotura ekologikoa hobetze aldera.
  • Enpresa-parke berrien kokapena edo hiri-eremuak birgaitzeko proposamena.
  • Garraio publikorako korridore linealak berregituratzeko edo sortzeko proposamena.
  • Sektoreak proposatutako ibaien eta erreken gaineko araudiaren aplikazioa, uholde-arriskua.
  • Komunitate mugakideen plangintzen arteko koherentzia.
  • Ingurune Fisikoa eta Azpiegitura Berdea: ingurune fisikoaren antolamendua, azpiegitura berdea eta ekosistemen zerbitzuak.
  • Landa Habitata.
  • Hiri Habitata: hiri sistema: hiriburuen gune anitzeko sistema, eremu funtzionalen buruen eta azpiburuen sarea eta eraldaketa ardatzak, hiri- birgaitzea eta berroneratzea, hiri-hazkundearen perimetroa, jarduera ekonomikoetarako lurzorua, bizitegi-kuantifikazioa, plangintzen bateragarritasuna.
  • Paisaia, Ondare Kultural eta Naturala, eta Baliabide Turistikoak.
  • Baliabideen kudeaketa jasangarria: ura, energia, ekonomia zirkularra.
  • Mugikortasuna eta logistika: mugikortasun multimodala, motorrik gabeko mugikortasuna edo oinezkoen eta bizikleten bidezkoa, bide mugikortasuna, trenbide, portu eta aireportu mugikortasuna, eredu logistikoa.
  • Zeharkako alderdiak: genero ikuspegia, klima-aldaketa, osasuna, euskara, guztiontzako irisgarritasuna, lurralde-erlazioa.
  • Gobernantza: lurralde-plangintzaren garapena, eremu funtzionalak, antolaketa eta kudeaketa, parte-hartzea, jarraipena, ebaluazioa eta adierazleak.

Bai, gai guztien gainean erabakitzen dute, baina kontuan hartu behar dugu LAGek EAE osorako plangintza egiten dutela; hortaz, neurriak azaletik eta ideia orokorrekin definitzen dituzte. LAGek sustatzen dituzten bestelako planek (Lurralde-plan Partzialek eta Sektorialek) zehatzago erabakitzen dituzte neurri horiek. Eta, azkenik, udalerri bakoitzaren Plan Orokorrak proposamen eta erabaki horiek tokiko mailara eramaten ditu: lurzoruaren jabetza eta hirigintza-eskubideak eta -betebeharrak. Bestalde, badaude ere EAEtik haratago doazen interesei (Estatu edo Europa mailakoak) eragiten dieten eta LAGek gogoan hartu behar dituzten lurralde-alderdiak.

LPPak LAGetan eta LPSetan definitutakoa zehazten eta garatzen duten eskualde-mailako antolamendu-planak dira. LAGek EAE 15 eremu funtzional edo zona homogeneotan banatzen dute, eta eremu bakoitzarentzako LPP bat prestatzea sustatzen dute. Aipatu LPP bakoitza udalerri bakoitzaren Hiri-antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) prestatzeko udalerriaz gaindiko gida da.

Eusko Jaurlaritzako (edo, hala badagokio, Foru-aldundietako) sail, zuzendaritza edo erakunde eskudunak arduratzen dira LPSak prestatzeaz, eta gai zehatz bat lantzeko antolamendu-tresna definituagoak dira. HAPOek plan horiek errespetatu behar dituzte baita ere.

Orain arte onartutako LPSek nekazaritza eta basozaintza, ibaiertzak eta errekaertzak, errepideak, haize-energia, trenbide-sarea, jarduera ekonomikoak eta merkataritza-ekipamenduak hartzeko lurzoru publikoen sorrera, hezeguneak, kostaldearen babesa eta antolamendua, hiri-hondakinen azpiegiturak edota bizikleta-bideak bezalako gaiak antolatzen dituzte.

LAGak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak prestatzen ditu, zehazki, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri berroneratze Zuzendaritzak. Baina LAGak ez dira bakarka prestatzen, idazle-taldeak beste zuzendaritzen eta erakundeen hamaika txosten eta proposamen biltzen ditu; hortaz, LAGek sail ezberdinen ekimenak eta lurraldean bat egiten duten interes sektorialak elkartzeko eta koordinatzeko balio dute ere.

Azken aldaketako data: