Jon Darpón Sierra sailburuaren agurra

Jon Darpon Sierra, Consejero del Departamento de Salud del Gobierno VascoOsasun Sailari dagozkio pertsona guztien osasuna zaintzeko konpromisoa eta betebeharra. Horregatik, arduraz eta eraginkortasunez kudeatzen dugu gure sistema, egunero, Euskadin bizi diren pertsona guztien osasun-laguntza bermatzeko eta gure osasun-sistema –sistema publiko, unibertsal eta kalitatekoa– babesteko.

Osasunean eragiten duten faktore guztien gainean esku hartzen dugu; hala, sustatzeko eta prebenitzeko politikak eta proiektuak garatuko ditugu, eta zeharkako eta sektore-arteko lanari ere ekingo diogu, Jaurlaritzaren gainerako sailekin eta Euskadiko erakundeekin batera, guztien artean eraiki nahi dugulako Osasuna.

Orobat bultzatzen ditugu ikerketa eta berrikuntza sanitarioa, onlineko osasun-zerbitzu berriak, enplegu publikoa, osasuneko profesionalen euskaldutzea, herritarren parte-hartzea, etab., zeren gure gain hartutako konpromisoa baitugu pertsonen osasuna zaintzea eta herritarren eskaerei erantzuten dien gertuko sistema eskuragarri bihurtzea Euskadiko osasun-sistema.

Denek aritu behar dugu elkarlanean gure osasuna zaintzeko; izan ere, horrelaxe besterik ez dugu lortuko gizarte aurreratu eta osasuntsua. Osasun Sailean, lanean jarraituko dugu hori lortzeko eta, beraz, Sail honen zuzendaritzetan parte hartzen dugun guztiek jarraituko dugu euskaldun guztien osasunarekin engaiaturik.

Jon Darpón Sierra
Osasun sailburua

Sailaren informazio gehiago