Osasun Saila

Pneumokokoaren aurkako txertaketa

Pneumokoko txertaketa

Zer da pneumokokoak eragindako infekzioa?

  • Biriketan (pneumonia) eta odolean (bakteriemia) kalteak edo meningitisa ere eragin dezakeen bakterioak eragindako gaixotasuna. Pneumokoko mota asko dira.
  • 65 urtetik gorakoetan edo gaixotasun kroniko jakin batzuk pairatzen dituztenetan, pneumokokoak konplikazioak edo gaixotasun larria eragin ditzake.

Nolakoa da txertoa?

  • Txertoak 23 pneumokoko motaren aurka babesten du, eta hauen artean daude gure inguruan ohikoenak direnak.
  • Txerto hau segurua da eta bigarren mailako efektuak ez dira ohikoak, aldi baterakoak baizik eta, oro har, injekzioaren gunean agertzen dira.
  • Injekzio bidezko txertoa da eta, oro har, dosi bakarra eskatzen du

Nork hartu behar du txertoa?

  • 65 urte edo gehiago dituzten guztiek.
  • Gaixotasun kroniko serioa edo gaixotasun inmunulogikoa pairatzen duen 2 urtetik gorako edonork, betiere medikuak hala aginduta.

Non egingo da txertaketa?

  • Osakidetzako osasun-zentro eta anbulatorio guztietan.
  • Txertoa hartzera joan aurretik, eskatu hitzordua zure osasun-zentroan.

Pneumokokoaren aurkako txertaketa (PDF, 269 KB)