Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Osasunerako Hezkuntza: Estilo Educativo y Conducta alimentaria

Osasunerako Hezkuntza: Hezkuntza Eredua eta Elikadura-Jokabidea

Gurasoen Hezkuntza Eredua eta Elikadura-Nahastea

Egileak

Jauregui,I.; Bolaños, P. eta Garrido, O.

Argitalpena

Journal of Psychiatric and Mental Health Nursing

Urtea

2011, 18, 728-735

Laburpena

Lan honetan zera deskribatzen da: elikatze-nahasteak dituzten gaixoek nola hautematen duten familia barruko gurasoen hezkuntza estiloa. Elikatze-nahastedun 70 gaixoen gurasoen hezkuntza-estiloak ebaluatu ziren, baita gaixoen autoestimua, beste aldagai psikologiko eta psikopatologiko eta aurre egiteko estrategiak ere. Oro har, baieztatu daiteke kontrol altu eta afektu gutxidun estiloa (autoritarioa) gehien ematen dela gaixo hauen artean. %8-12 bitarteko talde batek estilo arduragabea (afektu gutxi eta kontrol baxua) ikusten zuten nagusiki euren gurasoengan, batez ere honako ezaugarriak erakusten zuten gaixoek: argaltasunari buruzko síntoma obsesiboak, norbere gorputzarekiko asegabetasuna eta bulimia.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Gurasoen hezkuntza estiloa elikadura-nahasteen arrazoizko eragile bakarra inoiz ere ez izan arren, zeregin handia du berauen agerpenari aurre egiteko (faktore babeslea) edo sustatzeko (arrisku faktorea) orduan, praktikaturiko estiloa egoki edo ez egokiaren arabera. Errutina egonkorrak ezartzea oinarrizko guraso gaitasuna da garapen psikologiko osasuntsurako eta bereziki eragiten du elikatzeko jokabidean, hain zuzen ere irizpide egonkorrak behar baitira haurren elikatze-ohituretan autoerregulazioa errazteko.

PDF: Osasunerako Hezkuntza: Hezkuntza Eredua eta Elikadura-Jokabidea (PDF, 379 KB)

Azken aldaketako data:  2016/03/01