Osasun Saila

Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria

Lan Eskaintza Publikoaren eredu berriaLan Eskaintza Publikoaren (LEP) eredu berria parte hartzeko prozesuaren ondorio izan da, eta prozesu horren helburua adostasuna lortzea izan da, Osakidetzan, duela 36 urte sortu zenetik, sekula egin den plantilla berritzerik handienari ekin ahal izateko araudi-esparrua izateko. Aurkeztutako dokumentuak 5 eremutan antolatutako 37 hobekuntza-neurri jaso ditu: araudi-eremua, plangintza-eremua, epaimahaiei buruzkoa eta, azkena, alderdi orokorrei buruzkoa.

Dokumentua urtebetez garatutako parte hartzeko prozesu baten emaitza da. Oinarri gisa Jimenez Asensio irakasleak eginiko proposamen eta gomendioak ditu. Halaber, Arartekoaren, IVAPen, UPV/EHUrekin, elkargo profesionalen edo talde politikoen ekarpenak ere jaso dira. Neurri berrien artean, epaimahaiak zozketa bidez hautatzea proposatzen da, azterketen amaierako zehaztapenean ausazko elementu bat sartzea edo proba praktikoa prestatzeko lana pertsona bakarrari ez agintzea, edota beste neurri berritzaile batzuk.

Azken aldaketako data: