Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Nola hartu dezaket parte LAGen Berrikuspen prozesuan

LAGen Berrikuspenerako Prozesu Parte-hartzailea, Euskadirentzako lurralde-eredu berriaren oinarriak modu gizarteratu eta parte-hartzailean zehazteko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hitzarmen publiko bidezko mekanismoa da. Berau 2016. urtean zehar garatu da, eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrikuspenaren Aurrerapen dokumentuaren aurretik izan da, Euskal Hiria 2016an aurkeztu dena.

EAEko gizarte osoak hartu dezake parte partaidetza sozialean. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira, parte hartzeko hiru gunetan sailkatuta: parte hartze digitalekoa, eragileei kontsultak egitekoa eta aurrez aurreko parte hartzekoa.

Parte-hartze digitala

Dagoeneko jardunean dagoen Parte-hartze Digitaleko egitura osatu bat sortu da. Alde batetik, sailaren web-orrialdeak eduki, akta eta egutegi guztiak jasotzen ditu; prozesuaren biltegia da. Bestalde, Irekia
hiritarren parte-hartze zuzenerako erreferentea da.


Sare Sozialetan moderazio eta ekarpenak.

  • Twitterren, #LAG_Euskadi etiketaren bitartez: txioak gaika bilduko dira, eta kontzeptuen hodeia aztertuko da, jakiteko zein gai diren aipatuenak eta zein den horien zentzua.
  • Facebooken, jasotako iruzkinen bitartez; izan ere, LAGei buruzko irudiak eta galderak argitaratuko dira bertan.

Eragileei egindako kontsultak

Euskadi osoko gizarte-, akademia-, ekonomia- eta ingurumen-eragileekin kontaktatu da, guztien ekarpenak biltzeko kontsulten eta bileren bidez. Aldi berean, ekitalde bat sortu da Udalsarearekin, jasangarritasunerako udalerrien euskal sarearekin, bertako adituen iritzia jasotzeko.

Aurrez aurreko parte-hartzea

Gizarte osoari zuzendutako aurrez aurre parte hartzeko prozesua egin da, anbizio handikoa. 15 eremu funtzionaletan ekintzak eta tailerrak egin dira, 2016ko maiatzean eta ekainean. Lurralde bakoitzean parte hartzea itzultzeko jardunaldiak izan dira.

Parte hartzeko tailerren egutegia

Ekintza bakoitzari dagozkion aktak eta ekarpenak webgunean jartzen dira ikusgai, edonork kontsultatu ahal izateko. Horrela, gardentasuna emateaz gain, parte-hartzaileei egindako lana itzultzen zaie.

Prozesuaren gardentasuna eta trazabilitatea

Ohiko gardentasun-mekanismoetatik haratago joan nahi dugu, eta prozesuaren trazabilitatea bermatu. Horretarako, ikusgai jartzen den informazioa ulergarria izan behar da herritarrentzat, eta etengabe eta arretaz egindako segimendua egin behar zaio, parte hartzeko ekintza guztien eta horien emaitzen gainean.

Sailaren web-gunean dagoeneko gaituta dagoen atalari eta Irekian gaitutakoari esker, prozesuak bi gune birtual izango ditu elkarri konektatuta, dinamikoak, eta etengabe eguneratuko direnak. Horietan, egutegia, ekitaldi guztiak, ekarpenen edukia, bileren eta tailerren aktak, oinarri-dokumentuaren bertsioak eta prozesuan interesgarria izan daitekeen zeinahi informazio kontsultatu daiteke. Horrela, prozesuak jarraitutasuna, gardentasuna eta trazabilitatea izango ditu.

http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

Azken aldaketako data: 2016/05/02