Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Nola bidali informazioa Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman sartzeko

Euskadiko naturari buruzko informazio interesgarria daukan edozein pertsonek Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman argitaratzeko aukera izago du eta laguntzaileen zerrendan agertuko da, fitxa pertsonala gehituta.

Sartu daitekeen informazioa hauxe da:

  • Espezieak, Habitatak eta Lekuak deskribatzeko fitxak
  • Multimedia: argazkiak, bideoak eta audioak (fitxategiak edo URLak)
  • Erreferentziak: artikuluak, web guneak, aurkezpenak, ikerlanak, etab. (fitxategiak edo URLak)
  • Adierazleak
  • Kartografia
  • Espezieen banaketa adierazteko aipuak
  • Ezpezieen zerrendak eta horien populazioen kontserbazio egoerak, Leku/Habitat batekin lotutakoak
  • Izen zientifikoak
  • Taxonomia

Informazioa buzoiaren bidez bidal daitezke, ondorengo ataletan azaltzen diren formatu normalizatuak erabilita.

Erabili buzoia ere, informazioa nola bidali behar den baldintzak zehazteko, beharreko prestakuntza eskatzeko edo zure intereseko beste edozein gai jakinarazteko.

 

Landa-datuak ondorengo plataforma hauen bitartez jaso daitezke (edo GBIF estandarrekin bat doan beste edozein plataforma erabilita)

Beste aukera bat da Eusko Jaurlaritzaren Excel (XLSX, 916 KB) (XLSX) normalizatua erabiltzea. Ikusi Gidaliburua (PDF, 625 KB) nola bete behar den ulertzeko.

Datu-bilduma bakoitzeko Excel bat eta Metadatuen fitxa (PDF, 114 KB) bat bete behar da.

 

Extranetaren bidez baimendutako laguntzaileek Espezieak, Habitatak eta Lekuak deskribatzeko fitxak eguneratuz gain, multimedia elementuak, erreferentziak eta adierazleak gehitu ere ahal dituzte

Extraneten sartzeko baimena eskatzeko honako datu hauek behar dira:

  • Erakundea (o autonomoa): izena, egoitza, postako helbide osoa
  • Abizenak, Izena
  • NAN
  • erabiltzailearen posta elektronikoa
  • tfnoa

Eskaerak buzoiaren bidez bidal daitezke

Manual para la actualización de fichas de especies (PDF, 3 MB)

  • Zehaztasuna: aplikatzeko den domeinurako zehaztutako balio onargarrien baitan
  • Osotasuna: atributu erabilgarri guztiei dagozkien balio guztiak eskainiz
  • Trinkotasuna eta alderagarritasuna: dagokion testuinguruan, ez dago kontraesanik eta koherenteak dira gainontzeko datuekin
  • Sinesgarritasuna: datuetarako eta informazio-iturrirako
  • Gaurkotasuna: une egokian jasotako datuak, beren balioa mantentzeko
  • Eskuragarritasuna: datuak beren testuinguruan jasotzeko erraztasuna
  • Adostasuna: indarreko estandar eta arauekin bat egiten dute datuek
  • Konfidentzialtasuna: datuen pribatutasuna eta segurtasuna errespetatzen dira
  • Efizientzia: zentzuzko baliabide batzuekin prozesatu ahal izateko datuak
  • Doitasuna: beren testuinguruari dagokionez
  • Trazabilitatea: datuen iturri edo jatorriari dagozkionez
  • Ulergarritasuna: datuek kodetze eta metadatuak egokiak dituzute, geroko interpretaziorako
  • Adierazgarritasuna: datuak zein mailatan egokitzen diren balizko erabiltzaileen beharretara
  • Natura 2000 Sarea
    • Natura 2000 Sareko eremuak (Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan aurreikusitako azterketak eta lanak.
  • Natura 2000 Saretik kanpoko Batasuneko intereseko edo eskualde mailako intereseko habitat naturalen eta erdinaturalen gaineko azterketak eta lanak, betiere, habitaton kontserbazio egoera hobetzeko baliagarriak direnak.
  • Mehatxatutako basoko fauna eta flora espezieak, bai maila autonomikoan bai Batasun mailan, betiere, erreferentzia gisa mehatxatutako espezieen katalogoak hartuta.
    • Gutxi aztertuta dauden edo euren gaineko informazioa dagoeneko zaharkituta dagoen taxonen gaineko datu primarioak (banaketa).
    • Katalogatutako basoko fauna eta flora espezieen banaketari, kalteberatasunari edo/eta arrisku-mailari buruzko azterketak.
  • Natura-ondareko beste elementu batzuk.
    • Natura 2000 Sarearen koherentzia eta konektibitate ekologikoa lurralde guztian hobetzeko osagaiei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, eta ibaien atalak (zatiketa, dinamika, analisia eta leheneratzea).
    • Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Uraren Esparru Zuzentarauari lotutako kontserbazio-irizpideei men eginez.

    • Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa).

    • Espezie exotiko inbaditzaileen kudeaketarako proposamenak.

    • Natura-ondareko datu-bilketako metodologiak eta harmonizazioa: biodibertsitatea eta geodibertsitatea.

    • Ekosistemen eta prozesu geologikoen funtzionamenduaren ulermen eta hedapena errazten duten azterketa proiektuak (ereduen sorkuntza, joeren analisia, adierazleak...).

    • Ekosistemak, habitatak, espezieak edo interes geologikoko lekuak tokiko eskalan leheneratzeko jarraibideak eta irizpideak.

    • Natura-ondarea kontserbatzeko beharrezkoak diren paisaia dibertsifikatzeko kultura-osagai tradizionalak.

    • Natura-guneen, landa-eremuen eta hiri-eremuen paisaiaren kalitatea aztertu, balioetsi eta hobetzeko jarraibideak.

    • Klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatean eta geodibertsitatean dituen ondorioei edota biodibertsitateko osagaiek klima-aldaketara moldatzeko dituzten estrategiei buruzko azterlanak.

    • Jarduera antropogenikoen eragina natura-ingurunearen eta kultura-ondarearen kontserbazioan edo degradazioan (dibertimenduzkoak aisialdikoak, turistikoak eta beste).

Azken aldaketako data: