Nazioarteko eredu estatistiko berrien analisia eta Euskadiko ziklo estatistiko kulturalaren proposamena

Atala

Nahi hori abiapuntu hartuta, Behatokia sortzeko erreferente izan ziren esparru estatistikoek eta kontzeptualek izan duten bilakaerari buruzko analisia egin zen 2014an. Aldatu diren alderdiak eta aldatu ez direnak zehaztu ziren eta, horiek abiapuntu hartuta, estatistika kulturalek gaur egun aurrez aurre dituzten erronka nagusiei buruzko hausnarketak proposatu dira.

Txosten honen helburua KEBren esparru estatistikoa berrikustea eta ziklo estatistiko eguneratu bat proposatzea da.

1. eta 2. kapituluetan, Europar Batasunak zein UNESCOk beren eredu estatistikoetan txertatu dituzten aldaketak laburbildu dira. 2014an egindako analisian, beste erreferente batzuk aztertu ziren (Quebec, Frantzia, Espainia, Katalunia); nolanahi ere, gainerakoentzat eredugarri diren bi erakundeak hautatu dira azkenik.

3. eta 4. kapituluetan, Behatokiak egindako lan estatistikoaren balantzea egin da, eta bere esparru berrirako planteamendu eguneratu bat proposatu, nazioarteko erakundeek markatzen dituzten planteamenduen ondorioz, batetik, eta 2007az geroztik pilatutako esperientziaren ondorioz, bestetik.

Nazioarteko eredu estatistiko berrien analisia eta Euskadiko ziklo estatistiko kulturalaren proposamena [pdf, 875 kB]

Euskadi, auzolana