Musika-programatzaileak 2015

Atala

Kulturaren Euskal Behatokiak Arte eta Kultura Industriak estatistikaren bosgarren edizioa egin berri du, oraingoan, 2015ko datuekin. Estatistika bi urterik behin egiten da eta, edizio honetan, ikusizko arte, zuzeneko musika, liburu, disko eta ikus-entzunezko sektoreei dagozkien 629 eragilek hartu dute parte.

Eragiketa honek EAEko kultura eskaintza dinamizatzen duten eragile pribatu zein publikoen informazioa eskaintzen du. Sektoreok ezagutzeko oinarrizko datuak dira, eta garrantzitsuagoa dena: 2007 eta 2015 bitarteko datuak eskura izanik, sektoreen joera ezagutzeko aukera ematen dute, perspektiba eskaini eta urteotan izandako bilakaera erakutsi ere bai.

Metodologia aldetik, 2009an egindako aldaketekin (liburuaren eta disko salmenten sektoreak gaineratu eta galdesortak erraztu), eragiketa finkatua dago. Horrela, 2016. urtean landa lana egin ondoren, 2017an datuak aztertu, garbitu eta ustiatu egin dira.

Bilketa eta azterketa lan hauei esker, informazio multzo zabala du Kulturaren Euskal Behatokiak eta emaitzak zabaltzeko hainbat bide erabiltzen ditu: sektore txostenak; «Ikuspegiak» txostena, emaitzetatik abiatuz, azterketa analitikoa eta sakona; Agenteen profilak; Kultura Adierazle Hautatuak; Oinarrizko kultura adierazleak; eta webean eskuragarri den datu-bankua.

Sektoreetako txostenak sektore bakoitzeko datu zehatzen bilduma dira. Txosten hauekin, behatokiaren asmoa sektore bakoitzeko egoeraren deskripzioa eskaintzea da. Horregatik, lehenengo irakurketa errazteko asmoz, txostenek datu nagusien aurkezpen grafikoa ematen dute hasieran bertan. Horrez gain, estatistikaren aurreko edizioetako datuak ere ematen dira.

n tipologia, dimentsio ekonomikoa, enplegua eta jardueraren inguruko informazioa ematen du.

Musika-programatzaileak 2015 [pdf, 1,4 MB]

Euskadi, auzolana